« Hitz zigilatuak | Bi ordu Arantxarekin hondartzan »
Antzarra eta ispilua (Obabakoak-en irudimen mundua) / Iñaki Aldekoa / Erein, 1992
Antzarra eta ispilua Felipe Juaristi / Argia, 1992-05-24
Pitagorasek, Grezia Zaharreko jakintsu hark, asmatu omen zuen Y greziarra, zeruan zebiltzaten antzarren hegan egiteko moduari erreparatu zionean. Horrek esan nahi du letrak uste dugun baino inportanteagoak direla, mundu sinboliko baten erreferentzia ere izan baitaitezke. Anekdota horretaz gogoratu naiz Iñaki Aldekoak idatzitako “Antzarra eta ispilua, Obabakoak-en irudimen mundua” irakurtzerakoan. Bernando Atxagaren erreferentzia sinbolikoak interpretatzeko saio batez ari naiz beraz, orain artean egin izan den orijinalena eta aberatsenaz. Hantxe aurkitu dut kapitulotxo bat, “Antzarrek V bat egiten zuten zeruan” izenekoa, eta hantxe ageri da honako esaldi hau: “Apika, antzarrak, sinbolo gisa, ikuspegi antropologiko, esistentzial eta literarioa biltzen ditu bere baitan ahozko literaturan”.
Esan nahi dut Iñaki Aldekoak irakurketa bat egiten duela eta proposatzen digula liburu honetan, behin eta berriro hartuz Bernando Atxagaren aipamenak, asteasuarrak idatzitako testuak. Ez da, esan daiteke, Obabakoak-en interpretazioa agortu nahi duen horietarikoa, ondotxo baitaki Aldekoak, ondotxo baitakigu denok, testu baten interpretazioak infinitoraino ailega daitezkeela, eta izan, finean, zeruko izarrak baino ugariagoak. Une batetik aurrera, gure esku uzten du egin beharrekoa, gure ahalmen eta indarren baitan bil daitezen interpretazioak eta idarokizunak.
Sujerentea da, ezohizkoa delako. Ez da kritika zentzu unibertsitarioan, (lehorra, esan nahi nuen, salbuespenak salbu). Alderantziz, Atxagaren idazketa interpretatzeko saio hau beste idazketa-eredu bat da. Kuriosoa, txukuna, eta irakurgarria. Gustagarriak diren lan gehienak bezala, irekia da. Bernardo Atxagak edo Iñaki Aldekoak jarri ez dutena, zerorrek, irakurle horrek, jar dezakezu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi