« Alex Azkueren liburu-esperantza | Kondairaren Ihauterian »
Txipiroiren bat edo beste / Rafa Egiguren / Ustela Saila, 1981
Rafael Egigurenen poema liburua Josu Landa / Egin, 1981-11-05
Rafael Egiguren ez da poeta berria. Gaur egun hogeitamar urte eta piko dituela, aspalditxo ekin zion poetaren ofizioari, ekite geldo bainan konstantean. Eta azkenean, eta Ustela Sailaren eskutik, bere poema liburutxoa eman du argitara.
Txipiroiren bat edo beste du izena liburuak, eta hasiera hasieratik txalo bero bat Rafari. Garbi bait dago askoz poetikoagoa dela —eta ondorioz poemetarako egokiagoa— aberetxo hauen tinta erabiltzea txinatarrek asmatutakoa erabiltzea baino. Tinta bereziaz idatziak daude, beraz, bertan ageri diren poemak.
Urte luzeetako lanaren ondorioa da, beraz, eskaintzen zaiguna, eta, egia esan, ez da oso produkto mardula eta trinkoa (ez dakigu alperkeriaz ala selekzio prozesu baten ondorioz). Bainan mardula ez izateak ez dio, kasu honetan, katxarroari kalitatea kentzen. Bai bait dago kalitatea poemetan zehar.
Zaila da Rafaren poemagintza ezagugarri batzuren bidez definitzea, bainan erabiltzen dituen elemendu batzu aipatzeak pena merezi luke akaso. Umore edo ironía. antzeko zerbaitek giro estrainu bat lortzen du batzutan, oso esaldi bereziak eraikiaz, “ea zortea duzun/eta nitaz/enamoratzen zaren”, edo jainkoaren figura tratatzeko tankera zorrotza, esate baterako.
Oso gustoko ditu egileak hitz jokoak eta esaldien laburtzea. Elimina daitekeen guztia eliminatuz, prosaismoa uxatzeko joera bizia ikusten zaio, askotan poema, trinkoegia bilakatuz zaildu egiten delarik konprentsioa. Oso egokia, bestalde, irudien aukeratzea eta poema gehienetan sortzen den imajin mundua, “hondartza, Jijoiko turroia” edo “heure buruan/bueltaka/behar hukean/tren elektrikoa”. Honen esponenterik garbiena Germani dedikatutako poema zitekeen.
Hala ere, eta aurretik aipatutako elemenduen balioa errekonozituz, orokorrean motzegia geratzen da Egigurenen liburua, berez laburra izanik ere poema batzu soberan egongo bai lirateke gure ustez, beste poema batzutan dagoen kalitatera ez direlako hurbildu ere egiten. Aldi berean, hainbeste urtetako lan batetarako zertxobait gehiago espero zitekeen; ez dugu uste gehiegi eskatzea litzatekeenik.
Aipamen aparta merezi du liburuaren alde grafikoak, Ustela Sailaren tradizio onari jarraituaz, oso presentazio apaina iritsi dute eta. Joxemi Zubalabek egin ditu marrazkiak eta azala, eta bere meritorik handiena, agian, poemekin konsegitu duen konpenetrazioa litzateke. Beste txalo bat, bainan hau azkena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi