kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Hirurehun eta hamar segundo haiek / Joseba Mikel Ugalde / egilea editore, 2012

Bost minutu pasatxo Igor Estankona / Deia, 2012-09-22

Bermeon irakasle ibili zen Antonio Agirrek ikasleak eta ingurukoak irabazita zeuzkan: matematiketako klasean letrak, filosofia, bizitza bera sartzea atsegin zuen, sistema bikoitz baten bidez. Lehenengo bost minutuetan opari bat egiten zien pupiloei, zeina kontakizun edo gogoeta bat zen, eta azken hamar segundoetan etxerako lan moduan bidaltzen zien kontakizun bat biltzea, herriko zaharrei zer edo zer galdetzea, zerbaiten inguruan hausnartzea. Pertsonaia hori haritzat hartuz lotu ditu Joseba Mikel Ugaldek (Bermeo, 1956) lotura bako hainbat pentsakizun. Horietako asko eta Ugalderen estilo berezia Bermeoko Akatz aldizkaria irakurri izan dutenei ez zaie arrotz egingo. Ai gure Bermio webgunean ere herriko jakintza gordetzen ahalegintzen da.

Bada, liburuko leitmotiva den eta Bermeon irakasle ibili ei zen Antonio Agirre horri nork edo nork Urertze ipini zion: Urdiainen jaioa zen, Urdulizen eta Urnietan lan egindakoa, eta bermeotartu egin zena, beti ere ura behar zuelarik, antza, bizitzeko. Honenbestez, Urertzeren aitzakiarekin hasitako Hirurehun eta hamar segundo haiek atipiko hau irakurri dut inoren intimitatean sartzen denak bezala, gezur kolektibo baten parte sentituz: Bermeoko lagun koadrila baten bizipenak eta ametsak daude lan honetan, baina baita konexio argi bat ere unibertsalak diren gaiekin. Izan ere, Urertze kate, soka edo lotura bezala definitua dator liburuan, “neurri, kolore eta norabide ezberdinetako gogoetak elkartzeko sortua”.

Literatura, heriotza, laguntasuna. Joseba Mikel Ugalderen collage handi hau entretenigarria da. Bermeokoentzat idatzia den arren, ez naiz arrotz sentitu orrialdeotan, Urertzeren klasean baino ikasten eta, Markos Zapiainek hitzaurrean dioen bezala, askotan preziatzen ez duguna dastatzen: “Guztira, hirurehun eta hamar segundo irakasgai ofizialetik kanpo, ikasleen garunak piztu eta bizitzak dakartzan korapiloetan buru argiz murgiltzeko moduko deskribapenei, oroitzapenei, elezaharrei, paradoxei, hitz jolasei eskainiak. Eta, batez ere, ikasleak kontalari bilakarazteari, beren etxeetan eta inguruan zutenaren poesia, adierazten laguntzeari, ikusgaitza baitzitzaien ia beti, edo gutxietsia”. Collagekera da, autorearen hitzetan, “izaera eta norabide ezberdinetako hausnarketa edo gogoetak, eremu berri eta bateratu bat bilatze edo sortze bidean”.

Beraz liburua opari eta etxeko lanen artean dabil, mokadutxoetan jateko, apurka-apurka xehatzeko direlarik aforismoak, kontakizunak, idazleen zitak eta bitxikeriak. Obra honetan entzundakoa nahasten da norbere produkzio originalarekin, eta zatika-zatika genero desberdinak uztartzen dira ebakinetan. Liburua haziz doa, betez, denborak nahastuz, antzinakoa eta etorkizun dagoena berrasmatuz. Irakurleak sentsazioa edukiko du bonbardaketa baten testigu dela, Ugaldek urteotan bildutakoak denak batera jarri dizkiola diskriminazio edo galbahe handirik barik, baina behar bada nahasmen hori, orden falta hori da liburuaren merituetako bat. Literatura bihurtzen da desordena. Batzuetan depurazio apur bat eskertuko luke irakurle Bermeotik urrun dagoenak, eta beste batzuetan Ugalderen kreazioak (errearekin egindako joko arean luzeak, esate baterako) astunak eta balio eskasekoak dira. Selekzio edo aukeraketa bat falta zaio edozelan ere liburuari, bereizteko ateraldia eta hitz jokoa eta kontakizun edo gogoeta mamitsua.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak