kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Egia / Arrate Egaña / Alberdania, 2012

Sarien uztak Iratxe Esnaola / Berria, 2012-06-17

Aurtengo Donostia Hiria Kutxa Sariak eskuratu dituzten bi idazleen lanak argitaratu berri ditu Alberdaniak. Lehiaketetako lan irabazleen edizioek liburutegietako apalategietan ahaztuak izateko joera dute, eta, alde horretatik, pozgarri zaigu liburuon eskuragarritasuna.

Arrate Egaña (Errenteria 1963) idazle oparoa, sariak jasotzeari dagokionez, zorteko dabil. Giltza lanarekin 2011ko Lizardi Saria irabazi, eta, jarraian, Donostia Hiria etxeratu. Gainera, publikatu berri du Paradisua (Elkar, 2012) ipuin bilduma. Behin baino gehiagotan argi utzi du ez dela haur eta gazte literaturara mugatzen den idazlea. Ezaguna da Egaña alor horretan (Printzesa puzkertia mugarri izan zen 1999an), baina esandakoa frogatzen du Egia antzerki obra honek. Hiru ekitaldiko antzezpena da, sei pertsonaiarekin. Horietatik bost 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak dira: Lurdes erlijio irakaslea, Mirelur Turismo bulegoko langilea, Mila kazetaria, Adela politikaria, Elsa terapeuta eta Joxan enpresaria. Eszena aldetik sinesgarria da, baita oholtzara eramateko modukoa ere, zailtasun gehiegirik gabe. Urtebetetze mozorro festa batera gonbidatuak izan dira pertsonaiak. Denek ezaugarri komun bat dute, Elsa terapeutaren bezero izan zirela. Orain, Egia izeneko elkarte baten partaide egin da Elsa, eta egia praktikatzen du, eta beti dabil egia esanez, berea eta besterena. Bezeroen egiak blog batean idazten hasi da, eta gonbidatuek nola edo hala beraienak agertzea ekidin nahiko dute. Tramak bide ematen dio Egañari hainbat gai iradokitzeko. Norbere egiak terapiara eraman beharraren drama adierazten du, batetik, pentsaraziz entzuteko zer behar den jendartean, ingurukoengan konfiantzarik ez bada. Bestetik, faltsukerian oinarritutako irudi publikoa ematen dugula erakusten du, beti besteen iritzien mendeko. Erruaren kudeaketa, tradizio kristauari lotua, ondare dugu artean. Galdera bat bada sakonean. Gure sekretuak aireratzeko zorian balira, zer egiteko gai ginateke? Mozorro festak irudikatzen du gure pertsona disfraza dela, eta maskara, gure nortasuna. Gutxienez hiru egia badirela zioen errefrau afrikar batek. Norberarena, bestearena eta egia. Zer da, hortaz, egia? Lan labur entretenigarria atondu du Egañak.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak