kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Eszenatokietako aztarnak hasten direnean / Amaia Iturbide / Erein, 2011

Ahotsetik Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-03-23

Esnatzen da norberaren kezka, eta bere urratsak egiten hasten da. Poetak kezkari irteera eman nahian, bide ugari zabaltzen ditu. Eta melankolia izan daiteke horietako bat; edo barne ahotsari entzun, eta saiatu, sentimenduen lirikaz baliatuz, edertasunaren eremuetan murgiltzea. Edertasuna pasioa izan daiteke. Amaia Iturbidek, bere seigarren poema liburua aurkeztu digu, Eszenatokietako aztarnak hasten direnean. Datu honek nabarmen agerian uzten du, ofizioko idazlea dela Iturbide. Ibilbide bat egina duela eta ibilbide horri ez diola muzin egiten, poeta saiatu baita, dagoen lekutik, atzerapauso bat ez ematen. Aurre egiten dio erronkari; bere burua, bere poesia, pausu bat ematearen aldekoak dira, eta uste dut lan honekin, Iturbidek, aurrera egin duela bere proposamenarekin, “Zure begirada beluan sartu naiz. / Honezkero, lainoaren biztanlea izango naiz”. Ezkutuzko joera honetatik, bere poesiaren proposamena ez da iluna, lirika eta kontzeptuak, esango nuke jite metafisiko batean amaitzen dutela. Eta Iturbideren lanaren ezaugarrietako bat hori da. Sinboloa eta metaforak, denboraren laztantzea, poetak ongi bideratu ditu, “Bakardadea leku bat da / eta bizitzatik oharkabean igarotzea hautu bat. / Horregatik nago gutxi izendatutako / kale ospel honetako saltoki honetan, / horregatik daramat errautsezko maskara hau / eta nire loa mudakorra da”. Eta beste ezaugarri bat azalarazten du idazleak bere poesian, poesiarekiko duen atxikimendua, leial aurkezten baitu bere burua poesiaren zirrikituetara, “Zeren poesian bizitzan bezalaxe / garrantzitsuagoa baita praktika teoria baino”. Errealitateari begirada bat emateko sentimendua du liburuak, eta irakurleak hori antzemango du.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak