« Fikzioaren muinak dastatzeko gogoz | Ez beharko genukeena »
Iragana gero eta handiagoa da / askoren artean / Utriusque Vasconiae, 2012
Asko esaten Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-02-24
Ez da erraza hitz gutxiekin ideiak jostea. Agian pentsa daiteke, diskurtso handiak eraikita gauza asko esaten ditugula. Askotan emaitzetan hori ez da igartzen. Hitzak, esaldi luzeak, oparotasuna, baina ez dut benetan ikusten zertaz diharduen diskurtsoak. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2011an antolatu du “Oihenart” izeneko aforismoen lehenengo lehiaketa. Bertan, lehenengo saria eskuratu du David Tijerok eta bigarrena Antton Erkizia izan da. Finalistak hauexek dira: Ana Urkiza, Iñaki Etxeberria, Carmen Valois, Juan Ramon Alberdi, Xabier Zubizarreta eta Altzalarre. Guztien lanak argitaratu ditu Utriusque Vasconiae argitaletxeak, Iragana gero eta handiagoa da. Izenburua, David Tejeroren aforismo bat da, eta liburuaren nondik norakoak oso ongi islatzen ditu. Koral anitzeko lana dugu hau, eta bertan, aforismoaren teknika eta ezaugarriak agertzen dira. Arestian aipatu dut hitz gutxiko diskurtsoa eraikitzearen zailtasuna baina aforismo hauek, liburuan agertzen direnak, kontrakoa erakusten dute. Perla ederrak daude; ironia, pentsamendu sakonak, paradoxak… denetariko adibideak aurkituko ditu irakurleak. “Ohikotasunak estu egiten digu existentzia”. “Hegoak ebaki, hegoak, hegoa, Egoa… hago!”. “Begiek esaten digute ahoak isildu ezin duena”. “H-a existitzen ez dela zeina hotsek ukatu behar dit niri?”. “Gaueko isiltasunak biltzen ditu hitzik gabeko pentsamenduak”. “Mingaina gogoeten atezaina”. “Desberdina da bizitzan galduta egon eta bizitza esploratzen aritzea”. “Mantsoena ezpela da, baita gogorrena ere”. Irakurle, aforismoen bilduma hau, liburuko lagin bat da. Orain guztiak hartu, irakurri eta busti hitzen artean. Ez zarete damutuko. Ariketa hor dago.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi