« Goiko klasearen erretratu gordina | Argiguneak eta itzalguneak »
Zaharrak ez zuen hil nahi / Gaizka Zabarte / Susa, 2011
Gorpurik gabe Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-01-27
“Ordu bete barru kanposantuan”. Irudika dezaket horrelako hitzordu bat. Edonola ere ez da hitzordu arrunta. Ez ditugu horrelako hitzorduak adosten. Gaizka Zabartek bere lehenengo eleberria idatzi du, “Zaharrak ez zuen hil nahi”, eta indarra eman dio hasierako lerroei, bere opera primaren ezaugarri bat hori baita: eztanda bat da, leherketa bat suma daiteke hasierako lerro artean. Irakurleak irudika lezake leherketa horretan, su anitzeko mingainak. Eta kontakizunak aurrera egiten duen heinean nolabaiteko ezustekoa jasotzen da.
Idazleak kapitulutan bereizten du bere lana, hamazazpi hain zuzen, eta kapituluaren egituraketa horrek, nago tranpa batean sartu duela egilea. Hasierako indarra galdu egiten baita, kapituluak moztu egiten baitu Zabartek hasieran erakusten duen lanaren irmotasuna; zikiratu egiten da eleberriak hasieratik erakusten duena. Gezeta gazteak hitzordua jasotzen du herriko ehorzleengandik. Hilerrian garbi geratzen da deiaren zergatia: Cosme Gezeta gaztearen aita da, eta bere hilotza ez dago horma hilobian. Desagerpen baten aurrean gaude, eta kontakizunak misteriozko airea hartzen du. Zabartek, bere kontakizunak aurrera egiten duen ahala, traman sartzen ditu halako ezusteak, baina era berean ere ezuste horiek gordeta geratzen dira, narratzaileak datuak agerian usten baititu. Datu horiek bigarren mailako protagonisten bizipenetan agertzen zaizkigu eta eleberriak uzten duen ezuste handiena da —ikerkuntzazko literaturak egiten duen eran, amaiera azaldu— Gaizka Zabartek ez duela misterioa argitzen, amaierarik gabeko kontakizuna uzten du irakurlearentzat, eta honek bere kabuz argitu beharko du kontakizunak ez duena egiten. Agian hori da eleberri honen izpia.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui