kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Atzorako geratzen dena / Ana Urkiza / Alberdania, 2011

Begiak eranzten Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-01-20

Dagoeneko hitzak pilatzen dira itsas ertzean eta laztantzen ari dira bertan aurkitzen diren harriak, koloreak, maitasunaren begiak. Ez dut gogoratzen bertan sortzen diren emozioak, ez eta ezezko guztiak. Baina liburuak bere oinak erakusten dit orain arte estalita zegoen eta. Ana Urkizak jada baditu hainbat liburu argitaratuak eta oraingo honetan, aforismo liburu bat eraiki du, Atzorako geratzen dena, eta bertan geldiune asko dauden ideiak, bizipenak, emozioak, eta baita ere, ironiak, azaltzen dira. Irakurketa lasaia, atsegina da Urkizak eraiki duena. Birritan begietatik pausatzen dira aforismoetan azaltzen diren argi izpiak, “Haizea da egia ororen jabe, hitzak bertan bizi dira aske”. “Garrasi egin ondoren pentsatzen dut, eta orduan bakarrik, beharbada, besteek arrazoi dutela”. Idazleak irakurleari ariketa bat proposatzen dio aforismoz aforismo bidea egiterakoan. Batzuk harridura sortuko dute, beste batzuk ez hainbeste, —esan behar da generoa ez dela batere erraza mantentzeko intentsitate berbera—, baina bertan iradokitzen dena ez da alferrikakoa. Gainera, idazleak hala proposatuta, lerroek, perpausek, barealdia sortarazten dute, nik behintzat, irakurtzen aritu naizen bitartean, hori jaso dut. “Sentimendu oro hitzetan adierazterik ez dago, hitza zainduko bada”. “Leihoak gatibu hartu du argia gela barruan”. Urkizak aforismoetan gai ezberdinak landu ditu, hala nola, artea, literatura, giza existentzia, isiltasuna… eta horrek erakusten du bere lana osotasun batean eraiki nahi izan duela, ertzak eta kantoiak iradokitzen dituelarik. Irakurlea busti egin behar du irakurketan, pasibotasunak ez du balio. Irakurtzerakoan harriz harri, pausuak tentuz eman behar dira bidea egiteko.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak