« Begiak eranzten | Poetaren barneko 1001 animalia »
Izen bereziak / Modesto Arrieta / Erein, 2011
Ifrentzuak Javier Rojo / El Correo, 2012-01-21
Juan Modesto Arrieta Donostiako Irakasle Eskolan matematika irakaslea izan da, erretiroa hartu aurretik. Eta erretiroarekin batera aurretik zetorkion afizioan sakontzeko asmoa erakutsi du Izen bereziak izenburuko liburu hau plazaratzerakoan, narrazio liburu hau baita idazleak argitara ematen duen lehenengoa. Narrazio liburu honetan agertzen diren testuak 1999tik 2009ra bitartean idatziak izan dira, lanak uzten zion aisialdian, oporretan alegia. Beraz, Juan Modesto Arrietarekin helduaroan literaturaren mundura hurbildu den idazlearen kasu berri bat topatzen dugu. Kasu honetan bere lanbidea, matematika irakaslea izatea, eta bere afizioa, ipuin-idazlea, ez datoz bat, eta bitxitasuna areagotu egiten du. Edonola ere, orain arte idazle afizionatua, “amateurra” esanahirik hoberenean, izan bada ere, esan behar da idazle interesgarri baten aurrean gaudela, eta horren froga dira bere ipuin batzuek jaso dituzten sariak.
Idazleak istorio hauetan errealitatearen beste aldea erakusteko ahalmena azaltzen du, bai gertakari itxuraz arruntaren ifrentzuan dagoena erakutsiz, bai batere eredugarriak ez diren pertsonaia batzuen presentzia narrazioaren lehenengo planoan jarriz. Gaitasuna du zertzelada pare batekin pertsonaia deskribatzeko, eta, narrazio laburretan pertsonaiaren izaeran sakontzeko bide handirik ez badago ere, gainetik azaldutako pertsonaia horiek ez dira eskema huts horretan geratzen. Pertsonaiaren ezaugarririk nabarmenean osorik deskribatuta geratzen dira pertsonaiok. Ohikoak direnak beste perspektiba batetik azaldutakoan, gertakariak absurdoaren mugetan geratzen dira, ohiko itxura galtzean zentzua ere galduko balute bezala. Eta ikuspuntu desberdin honekin batera ironia ere lagungarri zaio idazleari istorioari interes berezia eransteko. Ironia da nagusi, adibidez, batere eredugarriak ez diren pertsonaiei protagonistaren papera ematen dienean: pertsonaiok erakusten duten itxuraren atzean alde ezkutua dute, eta alde ezkutu horrek osatzen du pertsonaiaren benetako izaera.
Liburuaren izenburuak adierazten duenez, idazleak arreta jartzen du pertsonaien izen berezien gainean, izena eta izana bat eginda agertzen direlarik. Patu moduko bat bezala agertzen da orduan izenaren jabe izatea eta patu horri erantzun beharko lioke pertsonaiak. Idazlearen lehenengo liburua da hau, baina dudarik gabe eskarmentudun idazlea da Juan Modesto Arrieta.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi