kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Mea culpa / Uxue Apaolaza / Elkar, 2011

Mea culpa I.E. / Aizu!, 2011-12

Ziur al zaude Facebooken laguntzat dituzun horiek zuk uste duzun pertsonak direla? Aztertu ondo zerrenda, Lurren adiskide ohiei gertatutakoa jazotzea nahi ez baduzu. Nor den Lur? Bada, Uxue Apaolazaren eleberriko protagonista nagusia, Madrilen bizi den neska gazte euskalduna, literatur beka bat irabazi ostean liburua idatzi behar duena. Haatik, eleberria ez da autobiografikoa, hemen amaitzen baitira nobela honen protagonistaren eta nobelaren idazlearen arteko kointzidentziak, Apaolazak ere Igartza saria irabazteari esker kaleratu baitu Mea culpa, bere lehen eleberria.

Istorioan murgilduta, Lurrek nerabezaroko Mikel lagunaren argazkia ikusiko du egunkari batean. Irudiak ondo itxi gabeko zauriak ireki eta ahaztuak nahi lituzkeen oroitzapenak ekarriko dizkio. Erruduntasun sentimenduak eragindako amorrua piztuko da beragan eta, ondorioz, institutuko lagunak Facebooken bilatu eta hiltzea erabakiko du, bere nobela idazten jarraitzen duen bitartean.

Mugak lausoak dira Mea culpa eleberriaren eta protagonista idazten ari den nobelaren artean, eta horrek zaildu egiten du irakurketa. Esaldien egitura ere nahiko katramilatsua da, baina logikoa ere bai, Lurrek buruan duen anabasa islatzeko erabiltzen duelako idazleak. Hala ere, narrazio interesgarria da Apaolazarena, berritzailea, hausnarketarako hainbat eztabaidagai eskaintzen dituena: ezker abertzalearen jarrera ETAren ekintzekiko, koadrilaren izaera itxia, lesbianismoa, familia…

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak