« Jolasteko gogoa | Isiltasuna »
Hoteleko kontuak / Asier Serrano / Apokaliftin Kultur Elkartea, 2001
Hoteleko kontuak Joseba Bergara / Txalaparta, hitzak & ideiak, 2002-06
Durangoko Azokaren atarian, urtero, ezusteko atseginen batekin datozkigu Putz aldizkariaren inguruan lan egiten duten Apokaliftin elkarteko lagunak. Hainbaten artean idatzitako Puntu eta koma etilikoak edota Diego Martiarturen Hamaika ipuin izan ziren lehen aleak eta, iaz, Serranoren Hoteleko kontuak lana eskaini ziguten. Aldizkariarekin batera, berriz, sasoi berean, Metroko literak izeneko diskoa ere banatu zuten, hainbat lagunen narrazioekin. Zalantzarik gabe, beraz, argitaletxeen egituratik at euskal literaturaren inguruan lan egiten duen gazte ekimen ausart eta sendoena da Putz aldizkaria eta honen inguruko Apokaliftin elkartea. Arretaz jarraitu beharrekoa, beraz.
Hoteleko kontuak lana ere ildo horretan koka genezake. Euskadi Irratiko Lauretan Babel irratsaioan ohiko kolaboratzailea izan da azken urteotan Asier Serrano idazle eta musikaria. Saio horretan, ia astero, euskal mitologiaren inguruko eta hoteletako kontuei buruzko narrazioak irakurri dizkie entzuleei. Eta iazko Durangoko Azokaren atarian, bi liburutan ikusi zuten argia narrazio haiek. Euskal mitologiaren ingurukoek Txalapartaren Mari Basajaunaren eremuan izenekoan. Besteek, Hoteleko kontuak honetan.
Hoteletako gelak dira narrazio hauen abiapuntua. Hiri eta egoera-ezberdinak ikusarazten dizkigu egileak hotel eta gela bakoitzean. Hoteletan ateratako argazkiak direla ere esan daiteke. Baina, azken batean, Asier Serranok ohikoak dituen argazki literarioak dira. Pertsonen sentimenduak islatzen dituzten narrazioak. Egoera bereziak biltzen dituzten narrazioak. Askotan, indarrez gainezka dauden narrazioak.
Erraz irakurtzen den liburua da. Entzuteko sortua izan eta gerora irakurleen eskura jarri dena. Kontrazalean esaten den moduan, “hotel hau ez da inongo mapatan ageri”, eta “bertan ostatu hartzen duten bezeroak ez dira ohikoak… pertsonaia bakartiak dira; ezer bilatzera joan ez, baina denek aurkitzen dute zerbait: iraganaren laberintoan ezkutatutako bidezidorren bat, behinola bete bariko amets gaiztoren bat… enfin, izan gura zutena edo direna”.
Beste bebin ere, eskertzeko ahalegin ederra Apokaliftin elkartekoena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez