« Gorputz barneko irudiak | Imitazioaren apologia »
Eta orain badakit / Tere Irastortza / Pamiela, 2011
Bizitzan ikasten Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-12-02
Gizakiak izatez jakin nahi du, Aristotelesek horrela utzi zuen idatzita, eta gizakiaren ibilbideak hori erakusten du. Tere Irastortza poeta zaildua da, ez alperrik oso gaztetatik bere poesia jorratzen hasi zen, eta gure artean, beraz ezaguna da. Beste behin kaleratu du beste poesia liburu bat, Eta orain badakit. Lan honetan, idazleak egiten du nolabaiteko ariketa bere ibilbidean, bere bizitzan, zein diren jasotako bizipenak, eta horien sintesi bat edo plazaratzen du; badago liburu honetan sintesi poetiko eta poetaren giza sintesi existentzial bat. “Bere baitatik atera hitzak / eta luma bila hasten dira aurrena / eta lumak sumatzen ditu / aspaldiko bi poema // iragan-ezinetik desertuko ziruditenak”. Bere esperientziatik abiatuta, gai asko jorratzen ditu Irastortzak liburu honetan, eta bere tonua, barne-barnekoa da, soseguz egindako gogoeta lirikoa eskainiz. Ahalegin bat ere antzematen zaio poetari gaiak aurkezterako orduan, hurbiltasuna ageriko agerikoa baita. Hurbiltasunak liburuaren alde egiten du, irakurlea bidaide bihurtzen baita.”Mina, berriz, sorgor etorri zaizu / gauera. / Zure minaren lekuko izateak ezeren jakitun egingo banindu bezala / erantzuten dizut, / jakite hutsaz libratu ahal bazintut bezala”. Aipatu dugun hurbiltasun horretatik abiatuta, aipagarria da gorputzak idazlearentzat duen protagonismoa. Materiatik abiatuta, poetak sortu du imaginario bat, non materiazkoa eta izpiritukoa zubi batetik elkar topo egiten duten. Horretarako idazleak erabili dituen metaforak oso egokiak dira, eta emaitza begi bistakoa da: idazleak transmititu egiten du eta irakurleak jaso egiten du poetaren asmoa. Patxadaz irakurriko duzu liburua irakurle, eta gozatuko duzu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez