« Maiakovskiren musak | Hondoratu eta salbatuen historia »
Atzorako geratzen dena / Ana Urkiza / Alberdania, 2011
Pentsamendu puskatua Javier Rojo / El Correo, 2011-11-12
Literaturaren munduan Ana Urkizak utzi duen azken emaitza aforismo-liburu bat da, Atzorako geratzen dena. Lehenengo eta behin, aitortu behar dut ez dudala oso ondo ulertzen idazle batzuek aforismoekiko duten atxikimendua, generoa bera dabadaezpadakoa iruditzen zait-eta. Agian garai modernoei dagokien kontu bati zango da, non pentsamendu landua eskaini beharrean flash moduko ideia distiragarriak eskaintzen diren, momentu batean itsugarriak izan daitezkeenak, baina momentuko lilura pasatu eta gero bere benetako izaera erakusten dutenak. Tira, sms tamainako iteratura filosofikotzat-edo har ditzakegu aforismoak. Generoari dagozkion ohiko ezaugarriak erakusten dituzte Ana Urkizaren aforismoek. Paradoxan oinarrituta, itxurazko, azaleko egia baten aurrean, egia “faltsuaren” aurrean alegia, sakoneko egia erakusten digute testu labur hauek. Formaren aldetik, kontzeptista xamarrak dira eta irakurleari ahalegin berezi bat eskatzen zaio testuotan paradoxaren atzean agertzen den ideia ulertuko badu. Batzuetan paradoxaren oinarrian hizkuntza bera dago, zentzu figuratuan baizik ulertzen ez den esamolde batean atzean hitzez hitzeko esanahiak ezkutatzen dituen ondorioak azaltzen badira.
Edonola ere liburu honetako aforismoak behin eta berriro errepikatzen diren gai batzuen inguruan antolatuta daude, liburuaren oinarrizko hezurdura osatzen duten ideia horiek kontrajarritako bikoteetan agertzen zaizkigularik azalduta: Egia/gezurra, jakitea /ez-jakitea, bizitza/heriotza, gogoratzea/ ahaztea, lehen/gero dira oinarrizko bikote horietako batzuk, eta aforismoari dagokion paradoxarako joerarekin bat datorren planteamenduaren adibide hautatuak eskaintzen dituzte. Kontua da aforismoetan askotarikoak aurkituko ditugula. Batzuek pentsamendu sakonera bultzatzen dute irakurlea, baina hauen ondoan txisteak-edo diruditen esaldiak topatuko ditugu. Bestetan hitz korapilo konplexuak ikusiko ditugu, eta hauetan zaila izaten da esanahia zein den zehaztea. Aforismoak erabiltzea gaur egun errealitatea osotasunean pentsatzeko dugun zailtasunaren ondorioa dela iruditzen zait.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi