« Scanner | Semearen aitorpena »
Tangerko ametsak / Jon Arretxe / Erein, 2011
Geografietan Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-10-14
Ezin dugu aukeratu nongoak izan. Behintzat gure existentziaren hasieran; auzi honetan patuak, behar bada, agintzen du. Lurra, zerua eta itsasoak dira gure mugak. Benetako mapak guk eraikitzen ditugu gure joan-etorrietan. Jon Arretxek bere azken liburuan, Tangerko ametsak, hori saiatu da marrazten, eta horretarako Afrikan kokatzen du bere kontakizuna, Tanger eta Bamakon nagusiki. Eta horretarako egilea, bere ohiturei leiala izaten jarraitzen du, alegia, hiri horietako ezaugarriak bertatik kontatzen dizkigu, bera beste protagonista bat balitz bezala, eta honek sinesgarritasuna ematen dio kontakizunari. Protagonistak nagusiki hiru dira. Malin bere familia utzi eta Europako ametsak erakarrita pateren bidaien deiari jarraitzen dion, Moussa gaztea. Fatima, Tangerko ametsen gatibu den neska, biziraupen gorrian bizi dena, eta eleberriaren hasierako pertsonai, nolabait, misteriotsua. Hirurak osatzen dute eleberriaren trama, kontakizunaren hezurdura. Badago hemen beraien artean, nire iritziz, hiruren arteko erlazio nagusi bat, eta hau da, itxaropenaren zantzuak eleberrian zehar barreiaturik. Eleberriak badu elementu bat, kondairari arintasuna eta erritmoa ezartzen diona, eta hau elkarrizketaren erabilera da. Elkarrizketak, bata bestearen atzetik datoz, eta honetaz Arretxe baliatzen da eleberrian elementu berriak sartzeko, kontakizuna nolabait aberastuz. Hizkera zuzena da, eta elementuen deskribapena ere bai, eta egilearen alde esan behar da, lehen aipatu dugun sinesgarritasunaren alde egiten duela zirkunstantzia honek. Beraz eleberri garden baten aurrean gaude, gure enbor literarioaren adar interesgarri bat agertzen duelarik, denbora-pasarena, hori ere literatura delako.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi