« Suspensearen karrikak | Sei urte »
Stylesko gertaera misteriotsua / Agatha Christie (Aloña Zabaleta / Usoa Wyssenbach) / Igela, 2010
Poirot-en atzetik Iban Balerdi / Gara, 2011-09-24
Nire kasuan ere, badira urte dezente bere libururik irakurtzen ez nuela, eta onartu behar dut gustura aritu naizela Hercule Poirot detektibeak zuzendutako ikerketan murgilduta.
Stylesko gertaera misteriotsua idazlearen lehen eleberria dugu, 1920. urtean argitaratua. Badirudi, dena den, urte batzuk lehenago idatzi zuela, Lehenengo Mundu Gerran Gurutze Gorriaren botika batean laguntzen zuen bitartean, hain zuzen ere. Bertan izan zuen botika nahiz pozoi desberdinei buruzkoak ikasteko aukera, esku artean dugun liburua idazteko orduan oso garrantzitsua gertatu zitzaion ezagutza.
Istorioari dagokionez, Ingalaterran kokatua dago, Essex konderriko Styles Court etxaldean. Berau herentzian jaso zuen Emily Cavendish andereak bere semeorde John eta Lawrence-ren aita hil zenean. Emily berriro ezkondu berria da bera baino askoz gazteagoa den Alfred Inglethorpekin.
Johnen emazte Mary, Cynthia Murdoch neska umezurtza eta hainbat laguntzaile eta neskame ere etxe berean bizi dira. Beste aldetik, Johnek gonbidatuta Hastings kapitaina egun batzuk pasatzera etorri da aspaldiko lagunarenera. Hastings bera izango da Hercule Poiroten izena emango duena Emily hilda agertzean. Belgikar detektibe bitxiaren atzetik ibiliko gara hemendik aurrera, hilketa argitu nahian. Izan ere, bere bizkortasun eta trebetasunak nobelan azaltzen den momentutik azalduko zaizkigu, beste inork ez bezala elkartuko baititu hasiera batean loturarik ez duten gertaerak. Ondorioz, Hastings narratzailearen moduan, hiltzaile posible desberdinak izango ditugu eleberriak aurrera egin ahala.
Aipatutakoaren haritik, autorearen ezaugarririk garrantzitsuenetakoa pertsonaien aukeraketa litzateke, ia guztiek izan baitezakete arrazoi edo aukeraren bat hilketa burutzeko. Oinordetzak, inbidiak, ezkutuko maitasun istorioak, estriknina pozoiaren erosketak… denetarik topatuko dugu, eta Alfredez, Bauerstain doktoreaz, Lawrencez eta beste hainbatez susmatzera eramango gaitu.
Ikaragarria da Christieren sorpresarako gaitasuna, ekintza, froga edota susmoak nahastuz eta istorio sinesgarria osatuz. Erritmoa ere bikaina da, uneoro nobelari lotuta mantentzeko gauza da-eta, bukaera aldera korapiloa askatzen den arte. Laburbilduz, esan dezakegu orain dela ia mende bat idatzitako intriga liburu honek ez duela irakurlea harrapatzeko batere ahalmenik galdu, eta autore ezagun honetara lehendabizikoz ala aspaldiko partez gerturatzeko aukera bikaina daukagula euskarara itzulitako ale honetan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi