kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Joan da negua / Mikel Ibarguren / Susa, 2011

Bizitza bera Javier Rojo / El Correo, 2011-06-11

Poesian gertatzen dena zirriborro batekin azalduz esan daiteke genero honetan bi gai nagusi agertzen direla, heriotza eta maitasuna. Bi gai hauek era desberdinetan konbinatzen dira, ikuspuntu desberdinetatik azaltzen dira, baina funtsean, poetek zerbait idazten dutenean, heriotza eta maitasuna agertzen dira itsasargi moduan, beraiengana dena erakartzen, beraien argipean dena azaltzen. Gaiek hartzen duten forma zehatzari erreparatuz gero, xehetasun eta zehaztasunak agertzen dira. Eta kasu honetan ezin esan daiteke xehetasunak eta zehaztasunak inportantzia gabekoak direnik. Mikel Ibargurenen Joan da negua izenburuko liburuaren kasuan, adibidez, bi gai nagusi horiek etsipenarekin loturik agertzen dira. Bizitzaren aurreko jarrera bat agertzen zaigu bere poemetan, jarrera bikoitza, batzuetan kontraesankorra dirudiena. Alde batetik, ematen du bizitzak ez duela zentzurik (ez duela norabiderik). Ikuspegi teologikorik gabe, bizitza momentu bat da, orain eta hemen gertatzen dena. Bizitzari zentzurik aurkitzen ez zaiolarik, egin behar den gauza bakarra bizitzea da. Edonola ere, zentzugabeturiko bizitza honek hankamotz dirudi benetako bizitza bat izateko. Eta nahi gabe ere, transzendentzia bat bilatzen da. Bizitza mugatua da, eta mugaz haraindi joatea gustatuko litzaioke poetari, mugaz bestaldeko bidaia horretan zer dagoen ez badaki ere, agian mugaz bestalde ez baitago ezer. Izan ere, heriotzaren kontzientzia hartzen delarik, heriotza gaindi dezakeen zerbait bilatzea dagokio gizakiari, ezerezaren aurrean marka bat uzten duela sinesteko. Baina helburu handiak alde batera uzten dira, eta haien ordez helburu txikiak jarri, gizakiaren neurriko helburuak.

Gauzak honela, etsipena bestearen presentziarekin leunduta agertzen zaigu. Horixe baita norberaren mugak gainditzeko sistemarik humanoena, helburua hurkoarengan jartzea. Poema hauetan, gizakiaren mugatasunaren aurreko etsipen hori zu baten bidez leunduta agertzen zaigu. Hitz klabe batzuek azal dezakete poema hauetan agertzen den jarrera: larrimina, egonezina eta batez ere minbizia.

Egunerokotasunetik hartutako irudiekin egindako poemak dira Ibargurenenak. Baina egunerokotasun hori zehatza ez delarik, abstraktuak suertatzen dira bere poemak, unibertsalizatu egiten baita jarrera, manierismora heldu gabeko poesia landuaren bidez. Ohiko gaiak izan arren, arretaz irakurtzeko liburu interesgarria da hau.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak