« Galernaren zirimolan itota | Bizitzaren hondarrak »
Bulkada / Jon Benito / Susa, 2010
Subjektibitatea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-03-11
Bilaketa bat burutzen du pertsona orok bere bizitzan, eta bilaketa horretan emaitzak izaten du bere garrantzia. Jon Benito poeta poesiaz baliatzen da bere buruaz azterketa egiteko. Hori atzematen da Bulkada bere bigarren poesia liburuan. Bulkadak badu esanahi arrunta, literala, eta baita ere psikoanalisian. Subjektuak badu motibazioa, ?”Atzokoak egungoaren ur azalera tenkatzen nau / erantzunik gabeko amuekin. / Ez naiz lehena, nire aurretikoa da den, / baina historia hau nirekin hasten da?”. Norberaren hastapena, niaren aldarrikapena… Liburuan zehar hori erakusten digu Benitok.
Liburua zazpi atalez osatua dago, eta bertan aipatutako ezaugarria, ia obsesiboki, islatzen da hainbat eta hainbat poemetan. Honek arrisku bat du, ia-ia bihurtuz norberaren bizitza, denona. Bere burua agertzen du Jon Benitok poema ezberdinetan, zirkunstantzia oso ezberdinetan, berdin dio haurtzaroko kontuak, bidaiak…
Bere poesiaren hasierako lirismoa, bere lehenengo poesia liburuarena, oraingo honetan ez dut esango alde batera utzi duenik egileak, baina bai ez dela liburuaren marka. Liburuak baditu bulkada oso onak, hala nola, ?”Gezur eta Haragi?” ataleko poemak, nor azaltzen da poetaren lan fina, “Zure enkontrura doa bidegurutzera. / Ez daki polizoi bat ote den / beste baten bizitzan sartzen, / berriz akats berak errepikatzen?”. Badira ere liburuan prosarekiko keinuak, eta baita ere poesia moldetik ateratzen diren poemak, “nor 72454204H / lo orduak 8596 / 01126742 osasun txartela?”. Beharbada horrelako keinuek liburuari nolabaiteko desoreka ezartzen diote, baina poetaren ahalegina hor dago. Egileak bere buruarekiko azterketan bere jite literarioak ere sartu ditu, eta hori eskertzekoa da. Bere ahaleginean, maskararik gabeko lana da Benitok edozein irakurleri eskaintzen diona.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi