kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Txatartegirako ipuinak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2010

Bizitzaren hondarrak Javier Rojo / El Correo, 2011-03-12

Xabier Etxaniz Rojok hurbileko errealitatean gertatzen dena oinarri moduan erabili du Txatartegirako ipuinak izenburuko narrazio liburu honetako istorioak gauzatzeko. Eta hurbileko errealitateak Euskal Herriaren kasuan aldez edo moldez beti gatazka politikoarekin zerikusiren bat duenez gero, istorio gehienetan gure errealitate gordin horren isla agertzen zaigu, non ez den gatazka horretaz zuzen aritzen. Edonola ere, egoerari beste ikuspuntu bat ematen saiatu da idazlea eta irakurlearen aurreiritziekin eta espektatibekin jokatuz, eta ispiluarena eginez, gatazkaren ifrentzuan dagoena erakusten digu. Ohiko perspektiba, beraz, aldatu egiten du, gertaerak beste aldeko pertsonaien ikuspuntutik ere ikus daitezen, gure artean ohikoa zer den nabarmentzen delarik. Baina istorioen gertakarien testuinguruari dagokion osagai hau istorioen markoa baino ez da askotan. Izan ere, kontuan hartu behar dugu idazleak marko horretan pertsonaia batzuk kokatzen dituela, eta istorioek pertsonaia horiei gertatzen zaizkienak kontatzen dituztela. Pertsonaien istorioak marko gatazkatsu horren eraginpean daude. Ipuin hauetako protagonista gehienak beren bizitzak izan diren porroten aurrean aurkitzen dira. Helduaroan aurrera doaz eta beraientzat bizi izandakoa bizitzeko gertatzen zaiena baino garrantzitsuagoa da. Atzera begiratzen dutelarik, ematen du pertsonaiok ez dutela indarrik aurrera egiteko. Eta denbora igarotzean atzean hondakinak baino uzten ez dituztelarik, pertsonaion bizitzak izenburuan agertzen zaigun txatartegi horretarako lehengai moduan aurkezten zaizkigu.

Gatazka politikoa lauza bat bezala agertzen da pertsonaion gainean, ekidin ezin daitekeen patu bat balitz bezala; baina ipuinok benetan kontatzen dutena (maitaleak hotelean ekartzea; erresidentzia bateko sukaldarien gorabeherak; desberdina eta erruduna berdintzen dituen herrian gertatutakoak) pertsonaion barne kezkak dira, poliki-poliki konturatu gabe ihes egiten duen existentzia baten aurrean.

Bederatzi narrazio dira liburuan agertzen direnak, eta bertan pertsonaien bizitzak aurkezten zaizkigu, eta horrekin batera gatazketan alderdi bat baino gehiago dagoela, gehienek alderdi bakarra ikusi arren.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak