« Gasolindegian erretzen | Pinguinoei buruzko hausnarketa »
Gizakiaren minak / Karlos Linazasoro / Erein, 2010
Existentziaren oinazeaz Javier Rojo / El Correo, 2010-06-19
Ia batera Karlos Linazasorok bi liburu eskaini ditu: bata haikuz osatua, Hamazazpikotan izenburua duena eta orain aste batzuk orrialde hauetan dagoeneko komentatua; bestea narrazio liburu bat da, Gizakiaren minak izenburukoa. Hamaika narrazio biltzen dira bertan eta atentzioa ematen duen lehenengo ezaugarria narrazioen artean dagoen desberdintasuna da, batzuetan liburua narrazioak egiteko kontamolde desberdinen adibide modukoa izateraino.
Borgesen itzalpean idatzitako narrazioak ditugu, lehenengoa adibidez, non heriotza agertzen baitzaigu bizitzari zentzua ematen dion epifania moduan. Edonola ere, heriotza desagertzean datzalarik, epifania hau ironikotzat baizik ezin dugu hartu. Beste narrazioren batek Carver-ek eguneroko bizitzan aurkitzen zituen mamuen berpiztea dirudi, Tom Waits-en blues baten zipriztinez hornituta. Kafkaren mundu absurdoak eta ia zientzia fikziozkoak diruditen haluzinazioak ere agertzen zaizkigu, pertsonaien kontzientzian sartzen diren narrazioekin batera. Narrazio errealistatik apokrifoen erabilerara mugitzen delarik, liburuan agertzen diren narrazioak hainbat eskuk idatzi dituztela ematen du. Onerako zein txarrerako, zeren estilo eta teknika aniztasun honi interpretazio desberdinak eskain diezazkiokegu.
Batzuek idazlearen malgutasuna ikusiko dute bertan, maskara eta ahots desberdinen atzean bere burua ezkutatzen duelarik. Besteren batek pentsa lezake idazlea ahots propio baten bila dabilela, eta hortik desoreka. Teknika eta estilo aldetik desberdinak badira ere, badago partekatzen duten punturik. Bizitzaren aurreko jarrera orokorra, adibidez: bizitzaren oinarrian oinazea dagoela erakusten dute narrazio gehienek, eta oinaze horren aurrean gizakia nora ezean dabilen gizagaixo xume bat baizik ez da. Eta hiru narrazioren kasuan argumentuaren aldetik loturaren bat ere badago, pertsonaia berberaren bizitzaren hiru momentu kontatuko balitzaizkigu bezala.
Lehen aipatutako interpretazio horien artean, nik malgutasunarena hautatzen dut.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi