« Berdea da udaberria | Esaten jarraitzen du »
Aurpegirik gabeko hiltzaileak / Henning Mankell (Juan Mari Mendizabal) / Erein, 2009
Heroi arrunta Javier Rojo / El Correo, 2010-05-15
Azken urte hauetan gertatu dena ikusita, begi-bistakoa izan beharko litzatekeen baieztapen bat eginez hasiko naiz: Suediako literaturan Stieg Larsson izena ez duten beste idazle asko daude, eta horietako batzuk nobela beltzaren eta intrigazko literaturaren bideetan barneratzen dira. Ez dute Millenium trilogia bezalako lan arrakastatsurik idatzi, baina lortu dituzten emaitzak interesgarriak dira oso, trilogia ospetsua baino interesgarriagoak askotan. Henning Mankell da izen horietako bat, eta euskaraz agertu den nobelak Aurpegirik gabeko hiltzaileak du izenburua. Bertan agertzen zaigu idazle honen irudimenetik sortutako polizia bat, Kurt Wallander. Pertsonaia hau polizia da, ez da ikertzaile pribatua edo afizionatua, polizia profesionala baizik, eta, profesional on bati dagokionez, bere lana ahalik eta hoberen egitea beste helbururik ez du. Ez da heroi ikusgarria, bere balentriak ez dira oso epikoak, baina hain zuzen bere normaltasun horretan datza pertsonaiaren interesik handiena.
Nobela honen argumentuan Kurt Wallander-ek aurre egin beharko dio hilketa bikoitzaren ikerketa bati, baina hiltzaileen bila abiatzen delarik, argumentuaren hezurdura hori bada ere, ildo nagusi horren inguruan beste ildo batzuk ere agertzen dira. Esate baterako, Suediako gizartean arrazakeria hartzen ari den indarra kontatzen zaigu (nobela 1991n argitaratu zen lehenengoz), hango gizartea aldaketa handien aurrean aurkitzen baita, nora jo oso argi ez dakielarik. Thriller izaera eta gizarte-kritikarekin batera, hirugarren zutabe bat ere badu nobela trepeta honek: pertsonaiaren bizitza pribatu gorabeheratsua.
Tonu ilun eta desengainatua nabarmentzen da nobelan, pertsonaia kontzientea baita mundu berri baten aurrean dagoela eta agian mundu berri horretan bera bezalako polizia bat lekuz kanpo egongo dela. Esan behar da, bestalde, lortzen duela ikertzen duen kasua argitzea, jakina, baina ia kasualitate hutsez, heroi txikia, azken finean, ez baita bere destinoaren jabe.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro