« Egia eta fikzioa | Absurdua »
Rubaiyatak / Omar Khayyam / Erein, 2001
Rubaiyatak Josune Uribe / Maxixatzen, 2002-03
Rubayatak lau lerroz osatutako bertsoak dira, persiar hizkuntzan bigarrenak eta laugarrenak errimatzen dute eta hainbat egilek landu dituen arren, Gomez de la Serna eta gregeriak lotzen diren moduan lotzen dira rubaiyatak eta Omar Khayyam. XIX. mendean aurkitu, aukeratu eta egokitu zituen Edward Fitzgeraldek ingelesera itzulitako bertsio nahiko libre batean. Ez da ziurra kuarteto guztiak (ehun eta hirurogeitahamar guztira) bereak ote diren; badirudi denboraren poderioz batzuk galdu egin direla eta beste egileen rubaiyatekin nahastu. Hala ere, datu horrek ez dio inongo interesik kentzen lan honi.
Omar Khayyam Persiako Nishapur hirian jaio zen 1050. urte inguruan. Ipar ekialdeko lurralde aberatsak ziren haiek eta txikitandik iparraldetik etorritako etsaiak zirela eta (gaur egungo turkoak), gatazka politiko eta gerrak gertutik ikusi zituen eta erlijioaren inposaketa zorrotza jasan behar izan zuen. Hala ere, eraso eta txikizio haien artean, heziketa aberatsa jaso zuen, algebra, astronomia, natur zientziak, filosofia eta legeetan, eta musulmanen egutegiaren egokitzailerik bikainena izan zen. Samarkanda eta Meka bisitatu zituen eta Isfahanko astronomia zentruko zuzendaria izan zen sultanak aginduta. Horren ondoren Nisba-Purrera itzuli zen betirako, 1131. urtean hil zen eta hantxe dago bere hilobia.
Hala ere, bere biografiarik zuzenena eta bera ezagutzera eraman gaituen lana bere kuarteto hauek ditugu. Rubaiyatak bere saminetik edota pozetik sortuak dira, bere buruarentzat idatzitakoak, pribatuak, nolabait esateko. Orduko “salman rushdie” baten aurrean gaudela esan genezake, bertso hauetan mozkorkeria goraipatzen baitu behin eta beniro, erlijioaz iseka eginaz, bere lana heretiko bihurtuz. Rubaiyatak ardoaren goratzarre dira, bizitzaren plazerretaz hitz egiten duelako eta plazerren bidelagun behin eta berriro ardoa delako. Maitasuna eta naturaren edertasuna goraipatzen ditu bere poemarik optimistenetan baina aldi berean, Khayyamek ez du geroan sinesten, ez eta inguruko baloreetan ere, eta heriotzaz obsesionatua, itxaropenik gabea, gizon pesimista eta atsekabetua ageri da. Momentuak balio du, ez geroak, ez irakatsiak, ez jakintsuen edota jakintsu uste dutenen jakinduriak, ez aberatsen ondareak, ez ohoreak…
Khayyam ez da alegorikoa; bere ardoa ardoa da eta bere ilargia ilargi.
Poliki irakurriz gero, ardo beltz on bat bezala dastatuz, sakondu genezake filosofia diren poema hauetan, gozatuz eta penatuz. Arratsalde pasa bezala irakurriz gero “mozkortu” gaitezke azkarregi edateagatik. Oraingoan Joxemari Iturraldek frantsesa, ingelesa eta gaztelerako itzulpenetatik egokitu ditu, euskara aberatsa erabiliz, garai hartako giroa islatuz bezala eta Alvaro Garciaren marrazki politak osagai bikaina dira argitalpen honetan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez