kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2001

Oroimenak oroimen, penarik pena, bizitzak aitzina jarraitzen du Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-04

“Liburu baten —eta areago eleberri bat, nik uste— irakurketan berebiziko garrantzia eta eragina dute berau irakurtzeko hartu duzun denborak eta espazioak”, esakune horixe azaldu ohi dut neronek edozein liburu bati buruz mintzatzean.

Esan gabe doa, beraz, “Lagun izoztua” nobelari buruz sentitu dudana deskribatzerakoan. Denbora alde izan dut, espazioa —espazio eta ingurumari beroa— berriz, liburuak sorrarazten duen hoztasunaren kontrastean-edo, aurkakoa. Argia lagun izan dut, alta bada.

Kritikarik ez dut egingo, espazioak ez dit horretarako laguntzen, ahalmenak ere ez; ez menturaz ez ausaz. Ez ditut azalduko ere nobelaren kontakizunen tempoak eta nondik norakoak. Liburuan bertan aurkituko dituzu berauek. Baliteke, gainera, liburua dagoeneko ezagutzea, eta berari heltzeko asmoa izatea. Astirik noiz hartuko duzun zain, zure esperoan duzu, hor apalean. Heldu iezaiozu, hozteko beldurrik gabe. Anartean, amiñi hoztuta banago ere, hoztasun horrek jalgiarazitako pare bat iradokizun paratuko dizut segidan.

“Hitzak galdu dituguneko unean, funtsik duen ezer agertzeko gauza ez garenean, angustia eta nahasmendua bizi ditugu gure baitan. Barne erbesteratze baten bidean enbarkatu izanaren inpresioa ‘bizi’ dugu. Mututu egiten gara eta iraganaren zantzuek zeharkatzen dute gure gogoa. Ez dugu etorkizunik antzematen, iragana lausotua agertzen zaigu nekearen poderioz, orainaldiak berriz, ez du norarik. Bihotz Bakartien Klubaren (BBK) sozioa izatera pasa gara une batez. Bizitzak, ordea, oroimenak oroimen, penarik pena, aitzina jarraitzen du. Penek ez dute kuotarik pagatzen-eta”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak