kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga / Elkar, 2009

‘Bide Barrijak’ Elorriagarengan? Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2010-03-21

Unai Elorriagak ibilbide literario berri bati ekin diola esaten da. Nik ez dakit. Antza denez idazleak, tematika zein idazkera aldetik, bere obra erabat berritu du. Baina niri dagokidanez, kritikaren esparruan zabaltzen hasia den doxa horren alde ala kontra lerratzerik ez dut. Horren arrazoia xinplea da; ez naiz bizkaitarraren aurreko idazlanetan aditua. Ez dut, Espainiako Literatura Sari Nazionala (2002) eman zion SPrako tranbia liburu arrakastatsua irakurri, ezta honen ondotik kaleratu dituen beste bi eleberriak ere. Beraz, ez naiz bere fase literarioen xehetasunetan sartuko. Londres kartoizkoa da izenburuaz kaleratu duen laugarren eleberri hau, irakurle bezala lehena da niretzat, eta horrexegatik, hemen eta orain kokatzen den idazlearen artefaktu literarioaz mintzatuko naiz.

Borgesek, Tema del traidor y del héroe (Artificios, 1944) izeneko ipuinean esaten duen bezala, “la acción transcurre en un país oprimido y tenaz”. Eman dezagun Londres, Argentina, Txile, Kanbodia edo Euskal Herria bera. Totalitarismoaren ajea islatzeko, geografia zehatzik gabeko edozein leku aukeratu du idazleak, eta kutsu paradigmatiko horrek, hain zuzen ere, ematen dio eleberriari benetako gordintasuna: “Argi neukan gai honen esentziari heldu nahi niola” aipatu zuen Elorriagak. Izan ere, liburuan kontatzen den istorioak, gaiak dakarren gogortasuna arintzeko balio duten zertzelada fantastikoez hornitua, tirania agintaria edota errepresioa protagonista izan duen herrialde oro besarkatzeko balio du.

Phineas egunero igotzen da hamazazpigarren teilatura, eta bertan, diktadura garaian desagertu zen arreba noiz itzuliko zain gelditzen da. Soraren desagerpena, pertsonaien elkarrizketen ardatz nagusi bilakatzen da eta, era berean, eleberriaren zati desberdinen arteko bizkarrezurra osatzen du.

Egituraren antolaketa berezia da, idazleak berak dioenez, “psikotiko baten burmuina bezalakoa”. Itxuraz, elkarren artean inongo loturarik ez duten lau narraziotan banatua dago eta horrek, zenbait irakurlerengan ezinegona sortu du. Hala ere, nik uste dut, gaiari eusteko helduleku eta teknika horren erabileran datzala eleberriaren orijinaltasuna. Ez da diktadura bati buruzko kontaketa hutsa. Oroitzapenetatik abiatuz, josten den istorio konkretu eta, aldi berean, unibertsala izan daiteke. Ildo horretan, Hasier Etxeberriak eleberriaz emandako iritzia partekatzen dut; “azkeneraino iritsi ezean, ez duela balio abiatzeak ere” esaten duenean.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak