« Darwin, Etxepare eta Zumaia | Basque Aleph »
Fatum / Jon Arretxe / Elkar, 2008
Fadoan kantetako moduko patua Arantza Etxabarria / Idatz & Mintz, 2009-07
Jon Arretxe ez neban egiteko honetan ezagutzen, polizia-generoa jorratzen. Baina beti horretan ibili izan dala esan leike, istorioa irakurrita. Genero honetan idatzi bigarren nobela da, Parisen kokatutako Morto Vivace liburuaren ostean. Eta badaukaz etorkizunerako beste proiektu batzuk be, atzerriko beste hiri batzutan. Nik ez dakit zelangoak izango diran beste hiri batzutan kokatutako istorioak, baina liburu hau irakurri eta gero, polizia-istorio batentzat alazoko lekua erexten deutsat fadoaren hiriari. Fadoa berez tristea da, bizitzaren momentu ixarrak abesten dauz. Eta horregaitik da horren esanguratsua liburua fadoakaz hasi eta ixtea, liburua ezbeharrez beteta dago eta. Fado baten kantetako moduko istorioa izan leiteke.
Euskeraz idatzitako polizia-nobelen gainean berba eginda, Gotzon Garate jatort burura. Berak esaten eban genero baltza mundu osoan gehien irakurten dan generoa dala. Eta esku artean dogun hau, polizia-nobelagintzaren barruan, nobela baltza izango litzateke, hau da, gizartearen ustelkeriak agirian ixten dauazan horreetakoa. Horretarako, osogai guztiak erabilten dauz: emagalduak. eskekoak, droga, hilketak, polizia ustelak… Eta atzena be ez da ona. Irakurleak pentsauko dau benetan ez dala justizia egin. eta horrek egonezina sortuko deutso.
Gotzon Garateren eretxian, idazterakoan ez da asmatuten ibili beharrik, inguruak berak opatzen dauz-eta preminazko osogaiak, hau da, ezagutzen dogun horren gainean idatzi behar dogu. Eta Jon Arretxek ondo erakusten dau hori. Lisboako bazter asko zehetasun guztiakaz erretratetan deuskuz, gu geu be 28. zenbakiko tranbian sartuta bagengoz moduan eta nondik nora gabiltzan ikusiko bagendu moduan. Alkarrizketa baten irakurri dot Jon Arretxe hainbat bider joan zala Lisboara liburu hau idazteko, eta bertan topau ebazala nobelarako moduko pertsonaiak, paisaiak eta gertaerak.
Klase honetako nobelak beragaz dakar pesimismoa. Pertsonaiak ilunak dira, tristeak, batek be ez dauka bizimodu artez-arteza. Protagonista nagusia Mario Barbosa da, polizia izanekoa, poliziatik ustelkeriagaitik kanporatua eta orain fadoak (zelan ez, fadoak) kantetan dauazana Arretxek pertsonaia hori fado-etxe baten ezagutu ei eban. Eta nobelako protagonista konbertidu eban.
Liburua zelan edo halan laburtu behar izan ezkero, han esango neuke: istorio baltza, pertsonaia ilunak, intriga, ustelkeria, fadoa eta Lisboa. Genero hau gogoko dauanak istorio erakargarria aurkituko dau hemen.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi