kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Antologia Poetikoa (1984-2009) / Koldo Zubeldia / Egile editore, 2009

Naturala Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-08-21

Koldo Zubeldia aspaldi hasi zen idazten. Liburu honek 1984az geroztiko lanak biltzen ditu, hogeita bost urtean idatziak. Idazleak berak prentsan azaldu duenez, poemak emanaldietan irakurriak izateko dira. Badute, beraz, ahozkoari zor zaizkionak, alegia erritmo eta errima.

Gainerakoa oso diskutigarria da, ez soilik gustu kontua tartean dagoelako, gustu kontua ez baita gustu kontu huts, baizik eta bestelako eragileen lanaren ondorio. Azken linean, edozein arte-lan edo arte-modu epaitzerakoan gustua aipatzea gustu txarrekoa bada ere, subjektibotasunik gabe ez dago arte-kritikarik. Areago, subjektibotasun multzorik gabe ez dago arte-kritikarik. Arrazionaltasuna oso arrazionala izan badaiteke ere, arrazionaltasunaren aplikazioa ez da beti oso arrazionala izaten. Subjektuak gara, ez objektu; eta horrek bere marka uzten du gugan, edozer edo edozein ikusterakoan.

Koldo Zubeldia poeta naturala dela esango nuke. Naturala uler bedi bere zentzu jatorrizkoan, alegia artifizio askorik gabeko poeta dela. Horrek ez du esan nahi erretorika gabekoa denik, erretorikarik gabe ez baitago poesiarik, eta isiltasunaren mugak laztandu edo ukitu nahi duen poesiak, erretorikaren zama gainetik kentzen saiatzen bada ere, ez du beti lortzen.

Erretorika bera ere, liburuan, hegal txikikoa da, oso etxeko eta etxekoi. Esaterako: “Besorik ez zuen eta lana egiten zuen / Hankarik ez zuen eta ibili / Bururik ez eta bizi”. Ez da pretentsio edo gogo eta asmo aparteko poesia; xumea da, bere horretan hasi eta bere horretan amaitzen dena. Ikusten da hasieratik; ez da engainagarri. Nahi duenak har eta nahi ez duenak utz beza.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak