« Arrotzak munstro | Poetaren egia »
Habitat / Katixa Agirre / Elkar, 2009
Liburua habitatzen Ion Olano / Gara, 2009-07-17
Batek daki zergatik, habitat hitza irakurri orduko arazo hitza itsasten zait gogoan. Auskalo zergatik, Google bilatzailean habitat hitza idatzi eta “Lehenengoan baietz!” aukera sakatuz gero, higiezinen enpresa erraldoi baten orrialdean sartzen naiz. Ez dakit zergatik, habitat hitzaren definiziotzat “animalia edo landare espezie batek okupatzen duen giroa” irakurtzen dudanean, ez zait aski iruditzen. Nolanahi ere den, 2007an Igartza Beka jaso zuen “Etxetik irten gabe” proiektuari Habitat izenburua jarri dio Katixa Agirrek (Gasteiz, 1981). Liburuaren azalean sofa baten irudia ikusita, argi geratzen da habitat esatean idazlea ez dela ari habitatzen dugun mundu “natural” honetaz, mundu honen baitan gizakiok habitatzen ditugun mundu “artifizial” hauetaz baizik: alegia, etxeez. Liburua osatzen duten sei narrazioak, funtsean, ezaugarri horretan bat datoz. Etxea dela narraziorako espazio nagusia, etxea ez dela leku hutsa, etxea bera pertsonaiatzat har daitekeela.
Habitat liburuko narrazioak ez dira ipuin laburrak, ezta nobela laburrak ere. Ez naiz sartuko genero eta azpigeneroen eztabaida labirintikoan, baina momentuz, esan dezagun arnas luze samarreko ipuinak direla. Gorago aipatu dudanez, etxea elementu garrantzitsua da narrazio guztietan, baina habitat delakoari baino gehiago, esango nuke habitanteen habitatzeko moduari erreparatzen diola. Giza harremanak direla ipuinen muina, alegia, nola erlazionatzen diren pertsonaiak beren artean, etxean, etxetik kanpo, nola aldatzen zaizkien ikuspegiak, nola aldatzen den dena, nola hartzen diren erabakiak, nolatan ekartzen dituzten erabakiek giro berriak, habitat berriak. Bestalde, esango nuke etxea eta liburua objektu (edo leku) konparagarriak direla. Etxe bat habitatzen dugun bezalaxe, irakurle garen neurrian, liburuak ere habitatzen ditugula (edo haiek gu, hori ez dago oso garbi). Horrexegatik, zuen baimenarekin, etxe bat izango balitz bezala hitz egingo dut liburuaz.
Hasteko, berri usaina nabaritu dut sartu naizenean. Zelofan eta berniz usaina, zehatzago. Etxea lasaia da, ondo isolatua dago, irakurketan aurrera jarraitzen dut eta ez dut zarata gogaikarririk entzuten. Gainera, etxe argitsua da, ez da txokorik gelditzen ilunpetan, ez dirudi zoru faltsurik daukanik, ezta ate ezkuturik ere. Alegia, ez dago arazorik istorioen nondik norakoak jarraitzeko eta esaldietariko bakoitza ulertzeko. Garbi usaina dago, hori eskertzen da, ez da narraskeriarik ikusten eta oso txukun apainduta dago dena. Egia esateko, etxe honetan (liburuan) zerbait kentzeko eskatuko balidate, ez nuke jakingo zer esan. Dagoena ondo dago jarria, baina ez dakit, ez nau gogobetetzen. Beharbada izango da etxea zabalegia egin zaidalako, soberan gelditu zaizkidalako hitz asko. Agian, etxe txikiagoak nahiago ditudalako, beroagoak, inperfektuagoak. Ez hain txukunak eta biziagoak, alegia, irakurle gisa arnasa gehiago ematen didatenak. Batzuetan Raymond Carverren etxearen usaina ekarri dit gogora, giza harremanei jarritako arretagatik, ipuinak airean uzteko ohituragatik. Baina aukeran, nahiago hitz gutxiago eta misterio gehiago, azalpen sobera irakurri baititut Agirrerenean. Izan ere, korridore luze eta apain baten barrena ibili naizela iruditu zait. Eta nik, ipuin kontuetan, nahiago ditut txoko ilunak eta leihoak.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi