« Hor konpon | Poesia ariketak »
Etxe hutsean / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2009
Etxearen zainak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-06-12
Etxe hutsak ezin dezake inor indiferente utzi. Esperantzaren irudi izan daiteke. Etxe hutsa bete behar da maitasunez eta sentimenduz, traste eta paperez, eguneroko gauza txikiz. Bete behar den etxe hutsak itsasontziaren antza du, bidaiatzeko prest dago; eta, bidaian zehar, bere ezaugarriak erakutsiko ditu eta, helmugara iristean, orduan izango da betea eta osoa. Bizitza bidaia baita, baina bidaia guztiak ez dira biziak. Ezberdina da, ordea, hustu den eta hustuko den etxe hutsaren irudia. Bidaia amaitu da; eta itsasontzia kaian dago, kargarik gabe edo daraman karga ezertarako ez: fosil bat edo oroitzapen katea, auskalo.
Karlos Linazasororen etxe hutsa, arima puska bat da, beste bizitza batzuen gordeleku; bizitakoa oroimenean geratzen baita eta oroimenak bere tramankuluak eraikitzen dira: kanta bat edo poema bat, edo beste zernahi, mugarri eta seinalagarri. Azken finean, gizakion borroka ahanzturaren aurkakoa da, ez gehiegizko oroimenaren aurka, mingarri izan badaiteke ere. Ezer ez ahanztea bezain tortura latza baita dena ahanztea. “Ikusten dena eta ikusten ez dena oro da: dena”. Oroitzen dena eta ahanzten dena oro da: dena.
Etxe hutsa ez da beti hutsa izan. Orain bestelakoturik ageri bada ere, bizitza izan zuen. Bizitza hori etxean bizi zirenen baitan sartu eta errotu zen; zainak egin zituen. Etxeak ez dira eraikin hutsak:.gu bezain haragizko dira. “Nora joan ote da hemen bizi izan zen bizia?”. Gurekin batera, agian, joana da, gu izan garen tokira. “Nola ahanzten da etxe bat, denak baldin bagaude bere zainetan?”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi