kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Euskal kultura? / Antton Luku / Pamiela, 2009

Hor konpon Itxaro Borda / Berria, 2009-06-10

Maiatz-en solasaldietan piztu zitzaidan Pamielan agertu Antton Lukuren Euskal kultura? saiakeraren irakurtzeko gutizia. Antzerkian eta literaturan ospetsua da eta haren hitzak ez dira sekula anodinoak. Ebats ezin eta erosi dut orrialdez orrialde odol uholdeak eta hilotzak aurkituko nituela esperoan, baina egilearen erresumina menderatuz pentsatu idatzi pausatua dela ohartu naiz. Diru-laguntzen eta euskal kulturari josten zaizkien edukien politikaz ari zaigu, Frantziaren eskualde hizkuntzen aurkako erasoez, bukatzean aterabide zenbait proposatzen dizkigula.

Ulertzen dut onarpenaren deia kultura alorrean bereziki euskaraz ari garenontzat, baina jakin dezagula iparralde honetarik ez gaituztela nehoiz Euskal Herriko merkatuan zein Frantziako sosez lagunduriko elite sortzaileen lerroetan kokatuko, diru horren partea gurea izan arren, zerga-ordaintzaileak garenez.

Ondorioz, ezagupena eman diezaguketen norma dogmatikoen atzaparretik ihesiz froga dezakegu gure survivor gisako ahalmena: nitaz egin dutenaz —objektu kolonial nazkagarria— nik nahi dudana egiteko borondatean datza nire iraupen intelektualaren segurtamena.

Antton, zergatik ez dituk letren ordez egiazko izenak jarri?

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak