« Batiskafoa eta zitaukak | Kapagorri lehendakari »
Gertakarien urtzea / Luis Garde / Alberdania, 2008
Errealitate printza bakanak Patxi Sarriegi / Deia, 2009-05-09
Hirugarren olerki liburua idatzi du dagoeneko Luis Garde iruindarrak, Joseba Jaka V. Literatur beka jaso duena. Bertan errealitatea osatzen duten gertakariak etengabe behatzen ditu, kezkez beteriko unibertsoa azaleratzen digu, eta honekin batera, galderak eta interpretazio pertsonal ugari irakurlearekin partekatzen ditu. Olerki bakoitza istorio bakana da, errealitate printza bakandua. Olerkion bidez, Gardek irakurlea etengabe gonbidatu nahi du eremu berriak elkarrekin ezagutu eta kontrastatzera.
Izan ere, bizipenak, ideiak eta sentimenduak dira nagusi berauetan. Nonahi topatzen du poesia olerkariak, egunean zehar noiznahiko sentipenetan. Horixe iradoki nahi digu Garde olerkariak, hain zuzen, inguratzen duen errealitatearekiko begirada mantsoa, begirada hausnarkorra eskaintzen digunean. Mundu ikuskera propioaren bila dabil olerkaria; aldi berean, behin-behineko interpretazioak partekatu nahi ditu irakurlearekin.
Era horretara, poema irekiak dira burututakoak, zentzu anitza har dezaketenak, horixe olerkariaren nahia. Ate irekiak dira olerkiok. irakurleak ere, olerkariaren moduan, bere interpretazio propioak eraiki ditzan. Hiria lo dagoelarik, Orriaren orbela, Marrubi soroak, Argazkiak iraganerantz bidaiatzen dira. Larrimina, Moteltasunaren laudorioa, Labarreko hegaztiak, Lurraldetasuna. Nerabezaroa… edonon aurki daitezke poesiarako gaiak, bilatzen ditu Garde olerkariak. Errealitatearen antzera, poesia ere fikzioa denez. Olerki bakoitza errealitate zantzu desberdina da, irakurlearen burutaziotan birsortua. Horixe olerkariaren nahia, irakurlea sortzaile ere bihurtzea. Hartara, olerkiok ez dira esplizitoegiak, sarritan hizkuntza poetikoak irakurlearen konplizitatea bilatzen du, nork bere bidea egin dezan.
Hortaz, Gertakarien urtzea liburu sujerikorra da, ínterpretaziorako irekia, gogoeta subjektiboa ahalbidetzen duena, halaxe gertatu zaigu guri bederen: poetaren nahietara makurturik, bere poesia lanak eremu berrietara hurreratzeko gonbiteak dira, hausnarketarako leiho irekiak. Eskertzekoa komunikazio poetikorako olerkariak egindako bilaketa eta ahalegina, argudioaren garapen neurtua gertatzen da askotan irakurlearentzat. Ezin uka, autorea saiatu egin da zereginean,. halaxe garbi barruntatu dugu. Olerkiok eskarmentua dakarkigute gogora, gogoetak partekatzeko saiakera emankorra eta oparoa da Gardek eskainitakoa.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez