« Intimitatea | Heriotza eta esperantza »
Alea / Beñat Sarasola / Susa, 2009
Errealitatea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-04-03
Gure literaturaren panorama honetan poesiak birmoldaketa prozesua bizi du, beste arlo eta sektore askok bezala. Ez da bat-batean gertatu, poliki-poliki zabaldu da. Baliabide teknikoen aldaketak ekarri duelakoan nago, segurtasun handirik gabe, beste kontuei buruz bezala. Poema liburua ez da lehen zena; eta interneten bidez zabaltzen den poesiak indar handia hartu du. Beñát Sarasolaren bloga ezaguna da euskal literaturarekiko nolabaiteko atxikimendua erakutsi dutenen artean. Liburu honetako poemak, oker ez banago, hantxe azaldu ziren eta egin zuten, ahal zuten neurrian, beren ibilbidea.
Bi ezaugarri aipatuko nituzke liburu honetan, beste batzuen gainetik. Batetik, poetak hizkuntza hiritar baten bila dabilela dirudi. Hiritartasuna, kasu honetan, ez da bereziki hirietan hitz egiten den euskara besterik gabe onartzea eta eredu gisa erakustea. Hiritartasuna sentimendu bat da, hiriko eguneroko bizimoduari lotuta dagoena. Hirian, izan ere, gauzá asko gertatzen dira. Hiritartasuna, era berean, modernitateren sinonimo da, eta modernitate gureak bere irudiak, bere ikonoak eta bere begiradak ekarri ditu. Bestetik, errealismoa da aldarrikatzen, maila guztietan. Batzuetan surrealismoaren goia jotzen du; besteetan, errealismoaren behea du ukitzen. Biak ala biak, hizkuntza eta errealitatea, oso loturik daude, eta bereiztezinak dira liburuan. Lau zatitan banaturik dago, eta laurak dira egituraz eta idazkeraz ezberdinak. Hemengoan, hitz lauz idatziak izan dira. Narratzailea da ageri. Poesiaren subjektuaren ordez objektuaren ikuspegia ezarri du, errealitateari hobeto atxikitzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez