kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Nola elurretan beleak / Luigi Anselmi / Pamiela, 2008

Paisaia morala Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-02-06

Ezaugarriren batez definitu beharko bagenu Luigi Anselmiren ibilbidea, definitzea beharrezkoa balitz eta ez literatur joko, leialtasun hitzaz ulertzen den ezaugarriaz egingo genuke. Ez naiz ari giza esparruan, jendeen artean zabaltzen den eta laguna lagunaren, maitalea maitatuaren, zordun bilaka dezakeen afektu horretaz, baizik eta gizona bere lanari lotzen dion ahaleginaz. Esan nahi dut poesiari leial zaiola, eta, azpimarragarritzat jotzen badut, gure artean ezohikoa delako da. Hamar liburu argitaratu ditu, poesia arloan.

Luigi Anselmiren poesiak hitzaren edertasuna du bilatzen, ez soilik edertasun formal, agerikoa. Horrekin batera bada harrapatu eta ekarri nahi duen beste edertasun klase bat: hitzak berak ezkutatzen duen edertasuna, edertasun subjektibo, irudizko edo metaforikoa. “Heriotz-orria/ Hagin-ondoa… / Zinez godalet / ederretan ditu / baratzak eskaintzen / bere pozoiak…”. Tradizio aspaldiko eta neurri batez ahantzia du berreskuratzen, erromantizismoaren uholdeak bazter batean utzi zuena, jota, baina ez heriotzaz, lizunduta, baina ez lokatzez, isolatuta, baina ez bakardadez. Tradizio horrek barnera jotzen du aisa, hango ilunak eta sosegua ditu maiteen. “Xendra mehar, bihurrietan / hatsanturik ibili nauzu / goiti eta beheiti, irrikaz, / harik eta supituki, / oihan barrenean / soilgunea bezala, / zure larru zuria / ageri den arte…”. Baina hitza ez da, beste poeta batzuen baitan bezala, bigarren natura bilakatu, hitzen naturaren gainean natura bera baitago bizirik eta erne. Ez da fisikoa ordea, morala baizik, barne giroa sorrarazten duena eta kanporatzean bestelakorekin bat egiten duena, biak nahasturik, adiskide min balira bezala. Dena amaitzen baita, eta dena hasten, paisaia berria sortuz.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak