« Garagardoa, elurra, hutsuneak, oihartzunak… | Tesidun nobela »
Juan Mari Lekuona hurbiletik / Askoren artean / Oiartzungo Udala-Euskaltzaindia, 2008
Kulturgile euskaltzalearen handitasuna Patxi Sarriegi / Deia, 2009-01-20
Juan Mari Lekuona gogoan, haren gertuko erretratu desberdinetan sakontzen duen liburu oparoa da bere omenez Euskaltzaindiak eta Oiartzungo Udalak kaleratutakoa. Apaiza, idazlea, irakaslea, poeta… haren testigantza eta ekarria biltzen duten artikulu mamitsuak topa daitezke bertan, euskaltzalearen zinezko irudia dakitenak. Egile ezagunen artean Xabier Lete, Gorka Aulestia, Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Maria Toledo, Jon Kortazar, José Auxtin Arrieta, Lourdes Otaegi… denek dute zer esana eta gogoratua, gertutik ezagutu dutenez.
Izan ere, kultur arlo ugaritan ibilia baita Juan Mari Lekuona: ahozko literaturan, teologian, itzulpengintzan, poesían… Gasteizen apaiz ikasketak burutu, Erroman teologia izpirituala ikasi, Portugalen tesia prestatu, Añorgan apaiz, Donostiako Deustuko Unibertsitatean irakasle, euskaltzaina… Ibilbide oparoko bizitza izan zuen Lekuonak, Lourdes Otaegi Euskaltzaindiko Literatur Batzordeko kide eta liburuko edizioaren koordinatzaileak gogoratzen duenez. Lekuonarenganako miresmena liburuaren lekuko eta ardatza, egile guztien hitzak eskaintza zintzo eta egiatiak dira, bihotz-bihotzez egindakoak.
Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan beste atal batean ere ikus daiteke, koloretako lekukotza ugari eta hunkigarri franko ikus daitezkeenak; txiki-txikitakoak ezin ikusgarriagoak, baina handitakoak ere egindako ibilbide aberatsaren froga ageri-agerikoak dira denak, sona handiko pertsonez inguratua beti.
Aurrerago, berriz, baita alderdi literarioa ere lantzen duen artikulu andana ere badator, hain zuzen, Jean Haritschelar, Ana Maria Toledok paratutakoa; hain zuzen, Ahozko Euskal Literaturaren aztergaiari erreferentzia egiten diona, Lekuonaren pasioetakoa. Aditua baitzen Lecuona eta herri-literaturari dagokionez.
Liburu bukaeran, bestalde, Lourdes Otaegik paratutako Juan Mari Lekuonaren bibliografiaren atal mamitsua dator: idatzitako liburuak, berari egindako idatzizko elkarrizketak, bideo grabazioak, ETB eta Euskadi Irratiko albistegi eta programetan eginiko ahozko elkarrizketak, bere poesia liburu zerrenda bukaezina, itzulpenak, ikaskuntza liburuak, artikulu eta hitzaldiak…
Bihoakio lerro hauen bidez ere gorazarre zintzoena kulturgile eta euskaltzale handiari. Liburuan zenbat kontu gustagarri! Jakin du edizio apailatzaileak guztiaren berri ematen, aukeraketa ezin egokiagoa egiten. Liburuan zehar aurkitu dugun altxorra horren lekuko. Omendutakoak gustura asko bizi artean jasoko zukeen halakorik; hil ondorenean, dudarik ez, euskaltzaleak badu liburu honetan Juan Mari Lekuonaren lekukotza aberatsaren helduleku bikaina.
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo