« Poesia hutsa | Banbu orriak »
Golgota / Xabier Montoia / Elkar, 2008
Gorriaren alaba Javier Rojo / El Correo, 2008-11-15
Xabier Montoiaren azken nobelak Golgota du izenburua. Liburu honetako argumentuaren bidez, eta azken urteotan modan jarri zaigun joerari jarraituz, 36ko Gerra Zibilera eraman nahi izan du irakurlea. Nobelaren hasieran kontatzen zaigu, Nafarroan, gerraren lehenengo momentuetan, istorioaren protagonista izango denaren aita eta ahizpa nola hiltzen dituzten matxinatuek. Abiapuntu honekin ematen du nobelan memoriaren eta orain-lehen dialektikaren inguruan antolatuko dela argumentua, baina idazleak alde batera uzten ditu aurreikuspen hauek eta protagonistak hirurogei urtez izango duen ibilbidea kontatzeari ekiten dio. Protagonista, Felisa izenekoa, neskato gaztea nobelaren hasieran, gertakari tragiko horien lekukoa da. Urteak pasatu ahala, moja izatea erabakitzen du. Protagonista honek beste guztion herra eta gorrotoa jasaten ditu bizitzan zehar, ez baita inoiz libratuko bere jatorriaren markatik (Gorriaren alaba izatetik). Hirugarren pertsonan hitz egiten duen narratzaile orojakileak du kontaeraren ardura, eta barneko fokalizazioaren bidez pertsonaiaren psikologiaren berri eman nahi digu, nahiz eta puntu honetan aldaketaren bat ikus dezakegun batez ere testuaren amaieran. Baina pertsonaiaren psikologia azaltzerakoan, irakurleak ez daki oso ondo zeren aurrean dagoen, batzuetan emakume honek erruaren sentimendu zehaztugabe baten mende dagoen masokista baitirudi, eta besteetan obsesioz beteriko paranoikoa izango bailitzan aurkezten da. Mundu guztia du bere aurka, mundu guztiak kalte egin nahi dio, eta berak ez du ezertxo ere egiten hori saihesteko, etsipen kristauarekin jasaten baititu egiten dizkioten guztiak… harik eta gehiago ez jasatea eta moja izateari uztea erabakitzen duen arte, berrogei urtez moja izan ondoren. Azken erabaki horren arrazoia ere ez dago argi (zergatik orduan eta ez lehenago) eta alde horretatik ez da ahaztu behar literaturan gertakariek motibazio indartsua behar dutela idazlea ‘deus ex machina’ bat bezala dabilela irudikatzeko.
Gauzak honela, pertsonaiaren ibilbideak kontraesankorra ematen du, inkoherentea, ulertezina. Eta narrazioa, batzuetan, astun samarra ere gerta daiteke, halako pertsonaiaren buru nahasian gertatzen dena hainbeste xehetasunez kontatzean.
Pertsonaia honengan Saderen Justine-ren ahizpa bitxia aurki genezake, komentario hau Montoioaren nobelan kontatzen den tragediarako ironikoegia izango ez balitz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez