« Amaren dolua baretzeko | Iritzien amarauna »
Irakurri / Askoren artean / Meettok, 2008
Irakurri Javier Rojo / El Correo, 2008-08-23
Hamaika euskal idazlek (Uxue Apaolaza, Pako Aristi, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Angel Erro, Edorta Jimenez, Felipe Juaristi, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Eider Rodríguez eta Iban Zaldua) beren ikuspuntu pertsonala eskaintzen digute beren bizitzetan irakurketak betetzen duen tokiaz eta beraientzat duen garrantziaz. Kasurik gehienetan, idazleek miresmenez beterik idazten dute irakurketari buruz, zerbait sakratua izango balitz bezala. Horretan ez dago ezer harrigarririk, idazle gehienak irakurleak era badira, irakurle porrokatuak. Baina badago deigarria iruditu zaidan antzekotasun bat, kasualitatea, joera edo topikoa den ez dakidana; idazle askok irakurzaletasuna haurtzaroarekin edo gaztaroarekin lotzen dute, eta bakardadearekin erlazionatuta agertzen da. Hortaz, besteengandik urruntzen diren ume bakarti gisara aurkezten dira idazle batzuk. Horrez gainera, ohikoak diren jarrerak agertzen dira. Adibidez, idazleek askotan irakurketa eta literatura parekatzen dituzte. Eta, noizean behin, erosta jotzen dute gaur egun gutxi irakurtzen delako. Azken bi ideia horiek pixka bat zehaztu behar dira. Irakurzaletasuna eta literaturzaletasuna ezin daitezke parekatu, gure hezkuntza sistemak irakurzaletasunari eman dion garrantziaren ondorioek erakusten duten muduan: zenbat eta gehiago sakondu irakurzaletasuna zabaldu nahian, orduan eta baztertuago geratu da literatura hezkuntza sisteman, ia-ia literatura irakurzaletasuna hedatzeko oztopoa izango balitz bezala. Baina irakurzaletasuna hezkuntza sistemaren erdigunean jarri delarik, ondorio paradoxikoa agertzen zaigu, gutxiago irakurtzen baita. Dena dela, susmoa dut ondorio hori inpresio subjektiboa baino ez dela, literatura eta irakurketa parekatzeagatik sortutakoa. Eta, bestalde, ez dugu ahaztu behar beste kultur jarduera batzuek literaturaren tokia bete desaketela, oztopo handirik gabe, fikziozko narrazioen kasuan ikus daitekeenez. Laburbilduta, liburua oso interesgarria.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi