kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Paranoiaren hozberoa / Juan Izuzkiza / Pamiela, 2008

Eszeptizismoaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-08-08

Izenburu bitxia duten liburu asko ez dira, berez, bitxiak izaten. Halakoetan izenburuak huts egiten ez badu, edukia izan ohi da huts egile. Edo bestela esanda, izenburua alde batetik joan ohi da, eta edukia, mamiarekin batera, bestetik. Izuzkizaren liburu hau bitxia da, jostalaria eta ironikoa tarteka, dibertigarria eta neurritsua tarteka ere, esajerazio handirik gabe. Gaur egungo gizartea hartzen du gai. Baina gaur egungo gizartea, giza neurrikoa izatetik giza handi izatera igaro denez, mugatu beharra dago gaia bera, ondorioren bat edo beste argira ateratzeko.

Paranoia eta malenkonia dira, nire ustez, gure gizarte hau ederkien definitzen dituzten ezaugarriak. Batak bestea ezeztatzen eta zokoratzen du. Paranoia zabaltzen denean, malenkonia da urritzen. Edo alderantziz. Batak zein besteak badu zerikusirik gizakiak munduan hartu duen edo hartu nahi duen kokagunearekin. Gizon aktiboa gehiago da paranoikoa, malenkoniatsua baino. Teknikan eta arrazoimenean sinesten duena bere sinesmenaren esklabo da bilakatzen. Bere sinesmena arrazoimenak eta teknikak mugatzen ez duten horretan jarria duena gehiago izango da malenkoniatsua paranoikoa baino. Izu gehiago duenak, esperantza baino, paranoiaren mende egon daiteke. Aldiz, esperantza gehiago duena izua baino, malenkoniaren eskuetan eror daiteke. Esperantza eta izua baitira, Spinozak ongitxo zekien, guri tiraka ari diren esku zarpailtsuak. Batak zein besteak, neurri batez edo bestez, gaituzte erabiltzen, alegia, eta Izuzkizaren hiztegia onartuz, “programatzen” gaituzte.

Esperantza galdu behar dela dio egileak eta bera dela saiakeraren lehendabiziko helburua. Dena dela, ez daukanak ezin ez daukanik gal. Izurik ere ez duenak ezin bera gal. Ez da galera kontuan, sinesmen kontua baizik. Izuzkiza eszeptikoa da, agnostikoa bezain, baina eszeptikoa alaia, agnostikoa bezain, jakina.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak