kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Iraganean galdua / Abelin Linazisoro / Txalaparta, 2001

Iraganean galdua Gurutze Jauregi / Aizu!, 2002-02

Liburua: Ixiar hilzorian dago eta Agustin senargai ohia ikusi behar duela diotso senarrari, behin eta berriz. Kezka handiren bat du barnean, baina senarrari ez dio ezer esan nahi. Hogeita bi urte iragan dira bereizi zirenetik eta Agustinek ezin du ulertu zein izan daitekeen berarekin hitz egin nahi izateko arrazoia. Bien artekoa, borroka armatua bidetzat hartu zuten bi ekintzaileren arteko maitasun ezinezkoa izan zen.

Emaitza: Abelin Linazisororen bigarren eleberri honek osagai guztiak ongi orekatuak dituen amodio istorio eder baten ibilaldian barna murgiltzen du irakurlea. Bestalde, maitasun kontakizun horren protagonistak bi ETAkide izateak gazi-gozo ugari duen gertakizun eta akzioa gehitzen dio istorioari, sentimendu biziko nahasketa emanez.

Nabarmentzekoa: Agustinen pentsaeren bitartez, Euskal Herriko azken hamarkadetako gertaera garrantzitsuak oroitarazten dira, istorioa oso ongi kontestualizatuz. Azpimarratzekoa da, halaber, egoerak, gertakariak, sentimenduak… xehetasun errealaz deskribatzen dituela; hau da, irakurtzen zoazen heinean, oso erraz irudikatzen duzu kontatzen zaizuna.

Esaldia: Esaldi aipagarri asko dago, adibidez: “Amaren sabelean bizi ahal izateko haurrak zilbor-hestea nahitaezkoa duen bezala, preso politikoak herriaren bilakabidea ezagutzea behar-beharrezkoa du espetxeko hormak gainera eror ez dakizkion”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak