kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Morto vivace / Jon Arretxe / Elkar, 2007

Morto vivace M. Egimendi / Aizu!, 2008-05

Nobela beltza idatzi du Arretxek oraingoan: hilketa bat, bi polizia putazale balizko susmagarrien ikerketan eta benetako hiltzailearen atxiloketa. Aitaren batean irakurtzen den nobela da, hiltzailea nor den jakiteko gogoak eramaten baitu irakurlea aurrera. Baina, aldi beran, emozio pixka bat galtzen du, ez diolako irakurleari hiltzaileari buruzko hipotesi gehiegi egiten uzten, ez dio jolaserako paradarik ematen, oso gutxi baitira hildakoa ezagutzen duten susmagarriak, eta are gutxiago Jean Michel Larre hiltzeko zioak.

Holako nobela batean irakurleari gehien gustatzen zaizkion lanetako bat hiltzailea nor izan daitekeen asmatzea da. Erailea gutxien uste dugun pertsonaia izango dela jakiteak pertsonaia guztiak susmagarri bihurtzera eramaten gaitu, eta nobelaren azken lerroetan misterioa argitzen denean, harridura (igarri ez badugu) edo poza (asmatuz gero) sentitzen dugu. Baina horretarako pertsonaia susmagarriak behar dira, eta nobela honetan, aukeran, gutxiegi daude. Bestalde, zergatik? Zein da hilketaren arrazoia? Nobela honetako hiltzailearenak sinpleegia dirudi, eta gainera, ez da ziurra ere. Baieztatu gabeko hipotesi gehiegi dago hilketaren zioa azaltzeko.

Dena dela, liburu gomendagarria da euskara ikasten ari den jendearentzat, estilo arin eta erraza jorratzen baitu idazleak narrazioan, elkarrizketa asko erabilita. Beraz, ekin hiltzailearen bila!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak