Septentrio / Aurelia Arkotxa / Alberdania, 2001
Espazioaren izenak Jon Kortazar / Bilbao, 2002-02
Septentrio deituriko bere liburuaren barnean, edo hobe bazter batean, bazterreko bihurtzen ari baitzaigu poesia, Aurelia Arkotxak Mare magnum fine deituriko poesia atala kokatu du. Poesia atala ongi diot XX poema laburrez osaturik, eta bere anaia nagusiari, narrazio atalez sortu den eta liburuan nagusia den hari, lagun eginik.
Aspaldi honetan asko hitz egin da Aurelia Arkotxaren estetikaren bideaz: Geopoetikaren moldeetan sartu du bere lana idazleak, exotismo pixka bat emanaz literaturari eta non edo non azaldu ditu zeintzuk diren bide horien nondik norakoak. Elementu geografikoaren aurrean, esan nahi da paisaiaren aurrean, sentidutakoa eta hausnartutakoa emango luke aditzera poesia horrek.
Ez dakit bide pertsonalegia ez ote duen aukeratu Aurelia Arkotxak, eta gaur egungo irakurlearengandik urrun zamartxo diren bideak ez ote diren bereak. Esaldia idatziz beste barik ohartzen naiz liburuak baduela gure tradizioarekin lotura estua, batez ere idazle klasikoen bidetik abiatzen baita bere narraziogintzan Arkotxa, eta aitortu duenez, gainera, Kanadako lurraldeak ezagutzerakoaz batera, hau da esperientzia zuzenaren ondoren, aldatu omen du bere poesiaren ikuspegia, eta hala izan daiteke…
Mare magnum fine liburu barruko liburura itzuliaz, esan daiteke gure literaturan aspaldian falta den gaia aipatzera datorrela. Itsasoa eta itsasoarekin loturiko gaiak ez dira askotan erabili, eta Joseba Sarrionandiaren marinel zaharraren irudia presente badago ere irakurlearen oroimenean, esan beharko genuke, bestela jokatzen duela Aurelia Arkotxak. Alegoria nagusiaren aurrean paisaiaren deskripzio sotila eskaintzen du, inoiz idatzi dudanez isiltasunaren poesiara hurbilduz. Baina ez da hain juxtu isiltasunaren poesia, agian hizkera kontzentratu eta estutasunaren ordez, berea aipamena delako, ikuskizun baten agerpen argia. Begi aurrekoan adierazpena.
Eta kulturalismo jokoa ere bai, aipu zahar eta ahaztuen lilura, testua hornitzeko gogo argia.
Mapa poetikoa osatzen du Aurelia Arkotxak eta maparen osaketan, baditu bere pauso nabariak: testuaren laburtasuna, sujerentzia, testu poetikoaren sujerentzia eta mundua baten lilura, antzinako testuek ere zeresan handia dute testuaren eraketan, horregatik da nabarmentzen XIV. poema toki izen bakarrez agertzen dena, izendatzea, beste barik, eta Biblia gertatzen den bezala, errealitatea sortzea balitz bezala.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro