« Basa bizitza | Dabilen harriari… »
Bizian argitaratuak / Franz Kafka (Naroa Zubillaga) / Alberdania-Elkar, 2007
Kafkaren narrazioak Javier Rojo / El Correo, 2008-04-12
Kafkaren narrazio laburren bilduma agertu da, “Bizian argitaratuak” izenburuarekin eta Naroa Zubillagaren itzulpen lanari esker: Izenburuan ikus daiteke liburu honen muga, bertan agertzen diren narrazio laburrak Kafka bizi zelarik argitaratu zituenak baitira, hau da, egilearen oniritziarekin agertutako narrazioak. Gauza jakina da Max Brod-i eskatu ziola hil ondoren bere paperak erre zitzala. Max Brod-ek lagunaren nahia bete ez, ordea, eta hari esker hainbat eta hainbat testu ezezagun, baztertutako aldaera eta abar argitaratu ahal izan ziren idazlearen heriotzaren ondoren. Hemen argertzen diren istorio batzuk ipuin bakarreko liburuxketan agertu ziren (“Epaia”, “Sugilea”, “Zigor kolonian”), beste batzuk narrazio bildumak ziren (“Kontenplazioa”, “Landa medikua”, “Gosearen artista”). Jakina, narrazio laburren bilduma bat da, eta bilduma honetatik kanpo gelditu dira Kafkaren idazlanik garrantzitsuenak, literaturaren historia markatu duten nobelak.
Batzuen ustez, Kafka XX. Mendeko idazlerik esanguratsuena dateke, agian ez garrantzitsuena, baina bai esanguratsuena. Bere narrazioetan, gizartearen aurrean gizajo moduan agertzen zaigu gizakia, batzuetan animaliaren izaeratik hurbilago gizakiarenetik baino. Galduta dago bere izaera mugen barruan, baina baita zeharo arrotz zaion inguru batean ere. Ezinbestez amiltzera doala badaki, baina hala ere amiltzera lehiatzen da, horixe izango balitz bezala bere patua. Halako irudia osatu zuen idazleak bere literaturan, baina esan behar da irudi hori batez ere bere nobeletan ikusten dugula gauzatuta. Narrazio labur hauetan halako eredutik hurbilen dauden istorioak “Zigor kolonian” izenburuko ipuinean beldurrezko istorio bat, ia istorio “gore” desatsegin bat, kontatzen zaigu.
“Gosearen artista” izeneko liburuan, Kafkari hainbeste gustatzen zitzaion ikuskizunen mundua, zirkua, agertzen zaigu. Inguru horretan aurkitu zuen gizakiaren egoera azaltzeko metafora egokia: gizakia zirku batean dago, jendaurrean bere bizitza arriskuan jartzen beste gizaki batzuek denbora-pasako ikuskizuna izan dezaten, halako moldez non gizaki izaera ere galtzera heltzen den. Narrazio hauek ez dira Kafkaren literatur lanik hoberenak, baina jenioek ere bigarren mailako idazlanak sortzen dituzte noizean behin.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi