kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Gitanjali - Profeta / Rabindranath Tagore - Khalil Gibran (Patxi Ezkiaga) / Arantzazu, 2008

Bi klasiko Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-02-22

Bi liburu batean. Bi klasiko batean. Rabindranath Tagore eta Khalil Gibran, hain zuzen. Espiritualitatearen bi ikur eta bi gailur, era berean. Egia da garai batean irakurriagoak eta ezagunagoak zirela Gitanjali eta Profeta. Munduak beste norabide bat hartua zuen eta bestelako sentíkortasuna zebilen airean. Joan eta etorri dabiltzan moda eta boladak, jakina.

Gazte gutxi ezagutzen ditut nire garaikoak Profeta irakurri ez dutenak. Halakoxeak ziren kontuak. Khalil Gibranen izena maitatua eta errespetatua zen. Líbanoko iparraldean jaio zen eta New Yorken hil. Profeta ingelesez dago idatzita, ez arabieraz, lehen lanak bezala, askok pentsa lezaketen moduan.

Berak esana da: “Libano ez balitz nire aberri, Libano egingo nuke nire aberri”. Khalil Gibranen pentsamendua oso da sintetikoa. Blake eta Nietzsche ditugu, alde batetik, maisu gisa; arabiar mistikoak, bestetik, hala Iban-al-Farid nola Ibn-al-Arabi.

Askotan irakurri dut Profeta. Garai batean erantzunak nahi nituelako, galderak bainoago. Liburuak asko eskaintzen ditu bai bizitzaz eta bai heriotzaz. Galdera gehienak lasaigarriak dira, alegia arima indartzen dute bizitzan eta prestatzen eta gogortzen zoritxarraren aurrean. Bizitza, izan ere, badoa; eta giza izua ere bai, berarekin batera aurrera. Patxi Ezkiagaren itzulpena ere badoa, airea bezala, hain da arina.

Rabindranath Tagoreren Gitanjali ez da zahartu, urteak ugari igaro badira ere. Poesiak ez baitu adinik, denboraren artean nahasten baita eta hilezkor bihurtzen. Tagoreren poesiak eragin handia izan du, ez bere herrian soilik. Octavio Paz, WY Yeats, Ezra Pound, poesiaz gehíen jakín izan duten gizonak, liluraturik geratu ziren Tagoreren poemak entzun ondoren. Itzultzaile apartak izan ditu liburuak: Juan Ramon Jimenez, Pasternak, besteak beste. Ez da harritzekoa; hitzak oso zuzenak dira eta bihotza jotzen dute, burua baino lehenago. Horregatik joaten dira gero urruti, txoriak bezala. “Eguna hil zaigu eta itzalak hartu du lurra. Errekara joateko ordua dut, neure pitxarra betetzera”. Erreka hori Tagoreren liburua da, han da jakin-nahiak asetzeko behar duen ur eta espiritua.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak