« Aingurak eta galderak Benitoren poema liburuan | Hauspoa beteta »
Ordaina zor nizun / Joxemari Urteaga / Elkar, 2001
Egiaren bila Javier Rojo / El Correo, 2002-02-06
Joxemari Urteaga, adinari dagokionez, idazle gazteen taldean sartzerik ez badago ere, azken belaunaldiko kidetzat har daiteke. Izan ere, “Ordaina zor nizun” bere lehenengo eleberria da. Honek idazlea 2001.ean beren lehenengo nobelak idatzi dituzten idazle gazteekin lotzen duen arren, begibistakoa da, bestaldetik, aritua izan dela literaturaren munduan. Misteriozko eleberri baten aurrean gaude idazlan honekin, eta misteriozko istorioekin gertatu ohi den bezala, argumentua maila desberdinetan gauzatua da. Alde batetik, gertaera harrigarriak ditugu, ipuin batzuekin eta argazki zati batzuekin lotuta daudenak.
Bestaldetik, protagonistak, argazki-denda baten jabeak, gertaera horien misterioa argitzeko egiten dituen ahaleginak daude, zer nolako espekulazioak egiten dituen, puzzle baten zatiak balira bezala aurkezten zaizkion pieza horien artean logika bat bilatzeko. Bukatzeko, benetako azalpena dago, liburuaren amaieran ematen dena, hari solteak gorrotatzen dituen irakurlearen lasaitasunerako. Istorioa gauzatzeko, idazleak beti ere oso ondo jakin du zein neurritan jakinarazi behar zaion irakurleari informazioa. Eta guztiaren atzean, inpresio hau: errealitatea, kontatua den neurrian baino ez da errealitatea.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui