« 70eko hamarkadan | Wakefield »
Zubigilea / Lutxo Egia / Susa, 2007
Zubiak eta hirukiak Mikel Ayerbe / Berria, 2007-12-09
Errealitatea eta fikzioa nahasten direla irakur daiteke Lutxo Egiaren Zubigilea nobela kaleratu berriko kontrazalean. “Eleberri politiko” honetan egileak zubiaren anti-irudia jorratu nahi izan duela ere irakurri ahal izan genuen liburuaren aurkezpenaren inguruko artikuluetan. Deustuko Zorrotzaurren egitekoak diren operazio makrourbanistikoaren gainean eraikitako fikzioa da liburu honetako zubi baten ertza; zubiaren beste muturrean, 1964an Bartzelonako Europako Futbol Txapelketan girotzen den sabotaje saioa dago. Bi plano narratiboen artean, Bilboko bulego bateko arkitektoa den narratzaileak lehenengo pertsonan eraikiko du kontakizuna, ordena jakinik gabe eta modu ez-linealean, bere nahiera denboran atzera-aurrera eginez, zubiaren ertz batetik bestera igaroz etengabe.
Liburu honetako narratzailea horretara mugatzen da, istorioetako gertaeren lekuko eta testigantza biltzailea da soilik. Nobelako bi istorioen arteko lotura Andres Peruarena pertsonaiaren eskutik eskaintzen baita. Narratzailea Peruarenaren menpekoa da, hitzaren zentzu hertsienean (zerbaitegatik alderatzen du bere nagusia Melvilleren Ahab kapitainarekin). Errealitatean jadanik Manhattan deitzen dioten Zorrotzaurreko auzuneko aurreproiektua, berriz, Enzo Padovano zubigile star-ari esleitu diote fikzioan, eta lan horretako alderdi guztiak koordinatzeko ardura hartzea erabakitzen du Peruarenak, tartean, proiektuan eskua sartzen duten Carme Ferrusola eta Nekane Zuluaga pertsonaien arteko zubilana eginez. Baina iraganeko kontakizunetan, Andres Peruarena gazte denboretako Andrei bihurtzen da, eta Dimitri eta Sasa pertsonaiekin batera, 1964an Bartzelonako sabotaje saioaren gorabeherek orainean duten eragina ezinbestekoa bilakatuko da nobelaren garapenean. Zubien eta bi istorioen gurutzaketaz gain, ordea, bestelako erpinak ere kamusten dira nobelan zehar, eta horren adibide da triangeluei edo hirukiei egiten zaien aipamena: narratzailearen katuak Isoszele du izena; hiruko sabotaje taldea osatzen zuten Andrei-k, Dimitri-k eta Sasa-k; eta Andres Peruarenari obsesio bihurtuko zaio Carme eta Nekanerekin (Blonda eta Beltza) osatu nahi duen sexu-triangelua.
Fikzioa fikzio, horrez gain nobelan zubi edo hiri bezalako kontzeptuei buruz gogoeta egiten da. Karmelo Landak egunkari honetako artikulu batean ezin hobeki bildu zuenez, aurretik Urtzi Urrutioetxeak edo Paddy Rekaldek bakoitzak bere estiloan egin bezala, Bilbo jasaten ari den Hirugarren metamorfosia nobelara eraman du orain Egiak. “Zubi arteko hiri zahar eta epel hau / erruki barik bortxatu dute / jauntxo engominatuen bulegoetan (…) San Agustin zubitik Deustokora erraz ikusten da / hiria top-model bat bihurtu nahi dutela” idatzi zuen Rekaldek Bilbo dub kronikak poema liburuan, eta “Putakumeak barra-kode berriko arkitektura saldu nahi zigun garesti, artearen klonazioaren aldeko gara aspalditik” irakur daiteke Zubigilea-n. Azkenaldian Bilbon Periferiak izeneko jardunaldi eta ekintzetan ere sarritan salatu izan den kontua, bestalde. Auzo elkarteen edo bestelako hainbat erakunderen salaketak ahaztu gabe.
Zubigilea Joseba Jaka V. Literatur Beka sariaren emaitza da. Desberdina, berria eta erritmo biziko proiektua zela argudiatu zuen orduan epaimahaiak, baina nago, proiektua nobela bihurtzerakoan, erritmo bizi hori pausatu egin dela sarritan (bereziki sabotaje saioaren eta handik eratorritako pasarteetan). Kontuak kontu, ezin uka Lutxo Egiaren hirugarren eleberri hau beste ekarpen bat dela amaitzear dagoen Durangoko Zubi honetarako.
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi