kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Anarkia hutsa / Woody Allen (Oskar Arana) / Meettok, 2007

Diskurtsoa falta dugu Aritz Galarraga / Gara, 2007-11-10

Allen Stewart Konisberg, 1952az geroztik Woody Allen, zinema zuzendari eta gidoigile garaikide garrantzitsuenetakoa da. Txurroen antzera egiten ditu filmak, urtean behin bai, azkenaldian. Ikusteko modukoak horietarik asko. Gogoangarriak bakan batzuk. Eta, tartean-tartean, narrazio lanen bat edo beste ere argitaratu izan du, zinemagintza lanen eta klarinetearen osagarri-edo. Aurtengo udaberrian, 25 urtetik gorako isiltasun erlatiboa hautsiz (tartean izan dira film gidoien publikazioak, antzerki lanak eta abar), Mere anarchy narrazio bilduma kaleratu du Allenek. Baita, berehalakotasun harrigarriz eta Oskar Aranaren itzulpenean, euskarazko bertsioa ere Meettok argitaletxeak.

Lehenengo begi kolpean, ia ezinbestekoa zaigu Anarkia hutsa Groucho Marx-en autobiografiarekin (Groucho eta ni) konparatzea. Komunean dituzte hainbat kontu bi liburuok: hasi argitaletxetik bertatik, pasa Allenek Marxengandik adierazi izan duen mirespenetik eta segi bi umoregileok beren garaia larrutzeko agertu duten borondatetik. Zilborreste moduko batek lotzen ditu Allen eta Marx, egia da. Baina, Grouchoren lanean ez bezala, narrazio laburrak bildu ditu Woodyk Anarkia hutsa bilduman, 18 hain zuzen. Horietatik zortzi argitaragabeak, gainontzekoak The New Yorker aldizkari entzutetsuan argia ikusitakoak. Eta, Brooklyngo zuzendariaren zinema lanetan bezala, ezagun egiten den unibertso partikularra islatzen dute liburuko ipuinok, berehalakoan identifikatuko ditugun egoerak, pertsonaiak eta korapiloak bildu dira bertan.

Ezin dut esan narraziookin gustura aritu ez naizenik. Txukunak egin zaizkit gehienak, ez agian The Irish Times egunkariko kritikariari bezainbat (“munduko idazle dibertigarrienetako bat”), baina bai, dotoreak dira oro har. Zalantza batzuk sortu zaizkit, ordea, ipuin batzuekin. Jarrera eztabaidagarria izan daiteke oraintxe hartzera noana, baina esango nuke euskaraz ez dutela funtzionatzen ingelesez edo, are, gazteleraz egiten dutenaren tamainan. Saiatuko naiz esandakoa azaltzen Jon Alonsok Astrolabioa saiakera lanean planteatu zuen ideiaren muina harrapatuz: “Nola eman euskaraz, modu ulergarrian, la reiteración de los gestos y las situaciones como vía de abolición?” zen Alonsoren abiapuntua. Esaldiaren testuingurua argitu ondoren, zera idatzi zuen: “ezen, esaldiak gaztelaniaz irakurtzen dituenak, ez baititu erabat ulertzen, baina bai ordea, esaldiok kontrolatzen ez duen jerga unibertsitario-akademiko berezi batekoak direla, psikologoek, antropologoek eta horrelakoek menderatzen dutena”.

“Puntu honetara iritsi denean”, jarraitu zuen Alonsok, “itzultzaileak etsi du, badakielako ezen, edozein aukera eginda ere, ez duela lortuko esaldia egoki euskaratzea, euskaraz —gaur egun, bihar besterik izango da edo izan daiteke— ez dagoelako hori egoki ematerik; euskaraz ez dago horren pareko diskurtsorik eta horrelako diskurtsorik gabe, keinuen eta egoeren errepikapena abolizio-bide diren aldetik edo beste edozein esaldi, erlieberik gabeko mordoiloa besterik ez dira. Cortazarren gaztelaniazko esaldia gaztelaniaren mundu osoan errotzen da. Euskaraz gaur ezin da”.

Eta itxura hori hartu dut ipuinotako zenbait pasartetan (zabor-postazko tsunamiaren erdian, adibidez), hau da, euskarak diskurtso horiek ezean, esaldi, eta ondorioz ipuin horiek ez dutela behar besteko efektua eragiten euskal irakurlearengan, ez beharko lukeen bezainbatekoa bederen. Akaso pellokeria galanta bota dut. Ez dakit. Zer iruditzen zaizue zuei?

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak