« Alua mundua! | Arbasoen sufrimendu markak ere… »
Zu bezain ahul / Karmele Jaio / Elkar, 2007
Zu bezain ahul Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-10-21
Gu bezain ahul dira ipuinotako protagonistak, zenbaitetan, gu baino ahulago agertzen dira euren bizitzetatik ezin irtenik. Eguneroko istorioak dira, gure alboan gertatzen direnak, sarri guri geuri gertatzen zaizkigunak. Pertsonaiak ez daude eroso egokitu zaizkien bizitzetan, baina ez dute ihesbiderik aurkitzen, ez dakite zelan aldatu, zein bide hartu. Eta hala ere ezin dezakegu esan noraezean dabiltzala. Izan ere, euretako askok oso ondo dakite zertan ari diren, zergaitik ailegatu diren egoera horretara. Are gehiago, batzu-batzuk badakit zelan irten baina ez dute indarrik. “…Gaur azkena, gaur azkena, bai, esan dio bere buruari harantz abiatu denean. Eta behin tutua sudurrean jarrita, indarrez hartu du arnasa, limoia zuritzen duenean bezala. Desagertu da musika, desagertu da kea, ondo sentitu da berriz”. Hauskorrak dira pertsonaiak, helduleku bakoak iruditu zaizkit momentu batean, baina ondo pentsatu ostean, indartsuak egin zaizkit, azken batean hainbesteko zama eramateko ezer behar bada indarra da. Idazleak ipuin zorroztuetan berbak bere lekuan ezarri ditu, eta sentiarazi nahi duenak zaramatza irakurketan zehar. Samina, galera, laztasuna, porrota edota dolua pertsonaiek islatzen dute eta norberak jasotzen du. Idazleak eraman eta ekarri egiten zaitu, sentimendu batetik bestera goaz, eta pott eginda uzten gaitu. “Ohitu egin da. Zu gabe bizitzen ohitu egin dela pentsatu duzu, eta gaur arte sentitu ez duzun hutsunea nabaritu duzu sabela baino pixka bat gorago. Sabelaren eta biriken artean. Hortxe duzu hutsune moduko bat, min egiten dizuna. Gaur arte ez duzuna sekula sentitu. Ez dizkizu seme-alabak telefonoan jarri ere, lehen egiten zuen bezala”. Pertsonaiek galtzen dutenean galtzen dugu, negar egiten dutenean mela-mela uzten dugu ingurua… porrot egiten dutenean guk ere egiten dugu. Gu bezain ahul direlako pertsonaiak… zu bezain ahul.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria