kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Kaxa huts bat / Beñat Sarasola / Susa, 2007

Poesiaren amaiera Javier Rojo / El Correo, 2007-10-10

Beñat Sarasolak “Kaxa huts bat” izeneko poema liburuarekin eman dio hasiera bere literatur ibilbideari. Nabaria da idazlea ahots propioa bilatzeko ahaleginetan dabilela, liburuak nahiko desberdinak diren lau zati baitauzka. Hala ere, liburu interesgarri baten aurrean gaude. Poema batzuek, lehenengo atalean adibidez, eguneroko hizkera arruntetik hurbil daude, poema horietan erabiltzen diren gaiekin bat datorrelarik. Izan ere, poesiaren amaieraz aritzen dira poema horiek, eta jakina, poesiaren amaierarekin batera, poesia mota berriak bilatzeko beharra ikus dezakegu bertan. Hau da, nola izan behar da XXI. mendearen hasierako poesia, utopiek huts egin dutenean? Ideia batek zeharkatzen du liburu osoa, honela laburbil daitekeena: Etorkizuna hauxe da, behinola amestutako etorkizuna, gu gaur egun bizi garen mundu kaotiko honetan gauzaturik baitago. Honelako planteamenduan, edertasuna bilatzen duen poesiak ez du leku handirik (edonola ere, zer da edertasuna honelako mundu batean?) eta idazleari aukera bakartzat planteatzen zaiona errealitatearen kronika egiten duten poemak egitea da. Hori lortzeko, hizkera zuzena eta narrazioaren mugan dauden testuak erabiltzen ditu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak