« Longa kapa beltza | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Lau sasoitako zipristinak / Eukene Martin Sampedro / Susa, 1985
Lau sasoitako zipristinak Pablo Sastre / Susa, 1985-07
Emakume batek hitz egiten digu. Bilboko emakume batek. Eta ez digu beste munduko gauzarik esaten; ez mundu honetako gauza sobera harrigarririk ere. Bere bizitza kontatzen digu. Sinple kontatzen digu. Udaberria, uda, udazkena, negua: lau sasoiak dituzu. Jaio, heldu, zahartu, hil / lau sasoiak dira. Konplikaziorik gabeko sinbolismo hau errelatoan tarteka (distanziazio efektu txiki batez) sartzen dizkigun zenbait pasadizorekin adierazten digu: ume batzuk ikastolan andereño kontatzailearekin lau sasoi horiezaz aritzen dira.
Emakume hau Kastillatik heldu zen umetan. Monjetan sartu zuten. Euskaraz ikasi du (!) Errestaurante batera gonbidatu duen mutil elegantearekin ezkondu da. Seme bat izan du. Aspertuta dago. TVri begira daude. “¿Ha sido córner, aita?” Amak: “Zer da ‘korner’, Beñat?” “Uf, ama! Ez dakit azaldu. Mira aita, avanza de nuevo él sólo! Es un chupón”. Beñat hilko zaio. Senarra utziko du. Beste gizon bat ezagutuko du. Bestea gutxiegikoa zen, hau gehiegikoa. Zalantza handi bat, bizitza guztia.
Batzuek gaitzetsi ohi duten euskaldun berri baten “euskara batua”z idatzia dago. Horiei: hori da, bada, erdara eta guzti, guk egiten duguna (edo pentsatzen duguna, batzutan egiterik ere ez daukagu eta). Liburuak ez du inpresionatzen. Erraz sartu, erraz ateratzen zara. Eukenek lau sasoitan kontatzen duena edozein negu arratsaldez, edozein uda goizez gertatzen, irakurtzen ahal da.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi