« Longa kapa beltza | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Ta marbuta. Jerusalemen gertatua / Xabier Kintana / Elkar, 1984
Ta marbuta Antonia Ormaetxea / Susa, 1985-07
Liburu honen bidez X. Kintanak “Iruña” kafetegiak urtero antolatu ohi duen literatur saria eskuratu zuen. “Elkar” argitaletxeak “Literatura beltza” deritzon sailean argitaratu du. Bai broma beltza berau, ezen irakurle adituak laster antzemango baitu liburuak, azala ezik, ez duela literatura beltza deritzon horrekin zerikusirik.
Nekez aldentzen da nire gogotik liburuak sorrarazitako nahigabea eta, oraintxe bertan, aipamen hau egiten nabilelarik, gogorra egiten zait ezer esatea, esatekotan gogorra izango baita. Gogorra bai; Kintanak dioskuna, palestinarrak “terroristatzat” jotzen baititu (eta adibide txikitzat aipatzen dut berau).
Gertaera ganorabako baten inguruan tartekatu egiten dizkigu Israelgo Turismo Ministeritzak (Israel-Palestina okupatuan halakorik izatekotan, ba ote denentz ere ez dakit eta) egindakoak ematen duten azalpenak. Historiari gatz apur bat ematearren edo, maitasun kontu bat ere agertzen da. Egia esan, inoren lotsa sentitu dut irakurtzean. Sinestezinak egin zaizkit maiteminduen arteko elkarrizketak.
K. Marx eta F. Engels-ek idatzitako “Partidu Komunistaren Manifestua” euskaratzailetariko batek, urte batzuen barruan, zelan idatzi ote duen halako liburua misterioren lurralde ezezagunetan galtzen den galdera erantzunezina da oraingoz niretzat.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi