kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Gauerdiko ele galduak / J.A. Irigaray / Elkar, 1986

Gauerdiko ele galduak Tomax Goitisolo / Susa, 1987-04

Irigarayek azken urteotan egindako ipuin eta kondairen bilduma bat dugu honoko liburu hau. Atal berberean agertzen bazaizkigu ere, ez dira gai edo mami batetan ixten, ez eta kontatzeko era edo estilo batetan ere. Gai klasikoetatik (Anbotoko Mayi, Ameriketara joandako euskalduna, ezkonduen zorigaitza) gaurkotasun bizia duten gaietara garamatza, ipuin batzutan surrealista izanik ere.

Gordintasuna eta surrealismoa, “nahasturaren zorabioan” deritzon ipuinean elkar loturik daude; fetu batek amaren sabeletik kanpoko tirabirak edota aita-amaren arteko istiluak dakuski, ikusi baino gehiago sentitu, zeren eta amaren sabeletik sentitzea bakarrik dagokio. Egoeraren aurrean, oinazeak eraginda, ito egiten du bere burua, amarekin eta munduarekin lotzen dion zilbor hesteaz. Edukiari dagokionez, tirabirak sortzen ditu irakurtzeko orduan, alde batetik ipuina eta bestetik errealitatea, hau da, errealitatean fetuak sentitzeko duen ezintasuna, gaiak agertzen duen tratamendu ideologikoa.

Gai bakoitzak tratamendu berezia jasanez gero, hizkuntz aldetik horrelaxe jolastu du Irigaray-k. Lehendabiziko ipuinean, Mayik Euskal Herritik egiten duen bidaian, lekuko euskara hikaz erabiltzen du. Gai klasikoa denez, forma aldetik hizkuntz “zaharrago” bat erabiltzen du sarritan, hitzak ulertzeko hiztegiaren beharra izaki. Mayiren ahotan, euskara batua hizkuntz huts bat besterik ez da izango, euskararen mamia galdu duen hizkuntz adulteratu bat; Aintzinako euskaldun baten ikuspegitik Euskal Herria ikusiz, Hegoaldeko tximiniak eta euskaldunen amore emateak sortu behar duen ondorio logikoa.

Kontu handiz ibili beharra dago irakurtzerakoan, h, z, eta direlakoak Irigaray-k nahi izan duen eran erabili dituelako.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak