« Behin da betiko / Batxi Guzur | Ihesi »
Dorian Grayren erretratua / Oscar Wilde (Bittor Hidalgo) / Elkar, 1986
Dorian Grayren erretratua Mikel Antza / Susa, 1987-04
“Elkar” argitaletxea dugu mundu zabaleko literatur lan “klasikoak”, edo nolabaiteko erakarpena aurresuposatzen zaien horietako lanak, argitaratzeko politika daraman editorial bakarra. Tamalgarria da, euskaratzen den liburu bakoitzeko itzulpenari buruz hitz egin beharra, baina halaxe gertatzen da, oraindik gaur egun: gure artean itzulpenak obrak berak baino zeresan gehiago eman ohi du; edo, bestela, itzulpena izateak deitzen digu adiera beste ezeren aurretik. Bittor Hidalgo dugu Wilde-ren literatur lanetarik ezagunena den “Dorian Grayren erretratua” euskaraz eman duena. Ez da ez, pieza makala, eta itzultzailearen izerdiak irudikatuz, batek ez daki zenbateraino egin daitezkeen kritikak. Baina, egia da, itzulpenaren ezaugarria dela malgutasun eza. “Eskola ingeles dekadentearen gailena bezala kontsideratu izan ohi” den obra hau euskarari berreskuratu uste izan dizkiogun baliabidetatik apur bat urrun geratzen ez ote den susmoaz amaitu nuen. Agian, besterik gabe, Wilderena da obra aspergarri bat idaztearen errua. Lord Henryk hain maite dituen rollo itzel horiek jasangaitz gertatzen dira; beste zenbait pasartetan erritmoa askoz hobekiago hartua dagoela egia bada ere. Batez ere Dorian Gray eta Sibyl Vaneren arteko hartu emanek liburuaren mamia hartzen dutenean. Amaitzeko, Oscar Wildek ingeles idazten zuenaren susmoa nuela, eta beraz, liburua ingelesetik itzulia izan zela… Orduan zertara dator 82. orrialdeko oharra? (Ingelesez originalean. Broma eta trufazko uneak).
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi