kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Haur besoetakoa / Jon Mirande / Erein, 1987

Haur besoetakoa Mikel Antza / Susa, 1987-07

Aresti eta Mirandek gaur egun duten eragin —nahiz eta ezberdina— sakona ukaezina da. Arestiren obrekin gertatzen ari zen sakabanatze eta argitaratze deskalabrua Susak egindako argitaratze esfortzuak moztu du errotik. Ez da gauza bera gertatzen Miranderen kasuan, tamalez. Albazea literarioen arazoa izanen da agian. Elkar eta Ereinen arteko konpetentzia ezagutu genuen poemei zegokienean. Koordinazio falta izugarria. Oraingoan “Haur besoetakoa”ren bi argitalpen desberdin eskuratu dizkigute Pamiela eta Ereinek, denboran kointzidituz. Ereinek 1970.ean lehenez argitara eman zen bertsioaren hirugarren edizioa paratu du. Pamielak berriz Miranderen makinaizkribua eskaintzen digu, Arestiren korrekziorik gabekoa, alegia. Bi biak dira interesgarri zalantzarik gabe. Pamielarenak interes bibliofiloagoa duke, berez lehen argitalpen orijinala dela eta. Lehendik ere “Miranderen lan kritikoak” argitara eman zituen Iruñeako argitaletxeak, eta oraingoan, “(H)aur besoetakoa”ren argitalpen honetan Jon Miranderen Idazlan Guztiak iragartzen dizkigu. Espero dezagun proiektu finko baten lehen emaitza dela honako hau, erreferentzi bilakatuko den argitalpen bat burutuko dutela, poemekin dagoen konfusioa garbituko dela, eta zuberotar-paristarraren lan barreiatuak bilduko dituztela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak